Igandeetan bezala, ostegunetan ere txangoa egin ahalko da Lizarrustiko Parketxearekin
Lizarrustiko Parketxeak astean bi egunetan antolatuko ditu udan zehar publiko guztiari irekitako ekitaldiak. Lanurte garaian igandeetan egin izan dituzte irteerak, espeleologia, gai jakinen inguruko ibilaldiak. Uztaileko lau ostegunetara zabaldu du ora...
Lizarrustiko Parketxeak astean bi egunetan antolatuko ditu udan zehar publiko guztiari irekitako ekitaldiak. Lanurte garaian igandeetan egin izan dituzte irteerak, espeleologia, gai jakinen inguruko ibilaldiak. Uztaileko lau ostegunetara zabaldu du orain eskaintza. Atzo izan zen lehen irteera, Oiduegira. Igandean Gañeta mendira joan ahalko da, taldean, 08:00etan abiatuta.