Ez da egunero errepikatzen den notizia, eta are gutxiago emakumezkoa izanda; izan ere, emakume kirolarien balentriak oraindik ere gizonezkoen itzalpean segitzen dute, eta hedabideek ere, sarritan, ez diete ematen merezi adinako oihartzunik. Kasualitatea ala ez, Ordiziako bi emakume kirolarik 23 urtez azpiko Europako txapelketetan parte hartuko dute aste honetan. Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria Txekiako Ostrava herrira joango da, eta Irene Usabiaga txirrindularia Italiako Offida herrira. Kasualitatea ala ez, bi txapelketak hilaren 14tik 17ra jokatuko dira, ostegunetik igandera. Urte askoan Ordiziako Txindoki atletismo taldearekin aritu eta gero, azken denboraldietan Donostiako Atletiko klubaren koloreekin ari da Furundarena. Aurten denboraldi txukuna egiten ari da, eta erabat sasoiko dagoela erakutsi zuen uztaileko lehen asteburuan. Andujarren (Jaen, Espainia) 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zen hilaren 2an eta 3an, eta Ordiziako korrikalariak jokatu zituen hiru probak irabazi zituen, txapelketa horretako izar bihurtuz. Jokatu eta irabazi zuen lehen proba 100 metrokoa izan zen. Gaur egun arerio nagusi duen Estela Garcia espainiarra hartu zuen mendean orduan, 11:93ko denborarekin. Hurrengo egunean, 20:30ean, 200 metroko finala jokatu zuen, eta horretan ere nagusi izan zen, bere kirol ibilbideko bigarren marka onena eginez: 24:31. Eta 22:00ak jota zirela lortu zuen urrezko hirugarren domina, kasu honetan 4x100eko proban. Atletikoko Iruretagoiena, Garrantxo eta Azpeitia [...]
Plaza Zahareko Lagunek, Segurako Udalaren laguntzarekin, bi urtez behin antolatzen dute Erdi Aroko festa. Festa tokatzen ez den urteetan, Segurak Erdi Aroarekin duen lotura mantentzeko aste kulturala antolatzen da. Aurtengoa, bihartik hasi eta larunbatera arte egingo dute eta hainbat ekintza izango dira Seguran. Aurtengo kultur astean, Segurako historian sakontzeko eta Erdi Aroko arropen eta zapien inguruan gehiago ikasteko aukera eskainiko da, besteak beste. Asteartean, Segura Gure Erroetan Murgilduz DVD berriaren aurkezpena egingo da. DVDa iazko Erdi Aroko festan grabatu zuten eta bertan, festaren momentu eta leku berezienak agertzen dira. Aurreko DVDan falta ziren atari eta momentu bereziak bildu dituzte aurtengo DVDan. 18 minutu inguruan, Erdi Aroko festaren mometu dotoreenak biltzen dira. Seguran Erdi Aroko hiribilduaren ezaugarrietako bat, etxeen artean mantentzen den karkaba da. Karkaba iaz berreskuratu zuten eta ordutik, hainbat herritarrek eta turistak bisitatu du. Alfredo Moraza Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, Segurako karkabari buruzko hitzaldia eskainiko du, eta karkaba bera bisitatzeko aukera ere izango da, bihar Ostegunean, Anjel Rekalde Nabarralde Elkarteko zuzendariak Nafarroa 1512, Nafarroa Bizirik izenburupean eskainiko du hitzaldia. Bertan, azken 500 urteetan Euskal Herriak izan duen historia ezagutzeko aukera izango da. Nabarralderen lana Ardixarran ere ikusgai izango da Erdi Aroko zapiak XII eta XVI. mendeen artean emakumeek buruan [...]
Lizarrustiko Parketxeak, uztailean astean bitan burutuko dituen jardueren barruan, artzaintza gaitzat hartuta mendi irteera egingo du etzi, osteguna. 09:00etan Lizarrustitik (Ataun) abiatu, eta lau ordu eta erdiko txangoa izango da, ibilbidez lau antze...
Lazkaoko Udalak 2011-2015 legealdirako bederatzi batzorde informatzaile bereizi ditu. Aurreko ostegunean burutu zuen Udalbatzak aurreneko osoko bilkura, ekainaren 11n udala eratu ondorenetik. Azeari Andonegi alkateak eman zuen batzordeen banaketaren berri, eta herritarrei irekiak direla gogorarazi du. Aurreko legealditik hainbat aldaketa egin ditu udal gobernu berriko taldeak, kopuruan lan-talde gehiago jarrita eta arloka lehen zeukaten banaketa ere birmoldatuta. Hala, berrikuntzen artean, Parte-hartze, Komunikazio eta Gazteak izeneko batzordea dago. Aldakuntzei buruz, Ongizateko batzordeari Migrazioa gehitu diote. Ingurumenak bere lan-talde propioa izango du, eta Lehen Sektorea batu diote. Berdintasuna eta Emakumea izeneko beste batzorde bat ere izango da datozen lau urteotan. Kirolak ere talde beregaina izango du, eta festena Kulturakoari gehitu diote. Gainontzean, honako bederatzi batzordeok eratu ditu udalak: Parte-hartzea, Komunikazioa eta Gazteak; Ogasuna, Pertsonala eta Antolaketa; Hirigintza; Ongizatea eta Migrazioa; Ingurumena eta Lehen Sektorea; Berdintasuna eta Emakumea; Kirola; Hezkuntza, Euskara eta Zerbitzu Sektorea; eta Kultura eta Festak. Udalbatzarrean adierazi zutenez, zinegotzi bana izango da batzorde informatzaile bakoitzaren gidari. Alderdi politikoetako ordezkariek eta parte hartu nahi duten edozein herritarrek osatuko dituzte batzordeak. Izena larunbaterako Udalaren kudeaketarako arloka gaiak jorratuko dituzte batzordeek. Lazkaotar guztiei deia egin die udalak, bando bidez eta etxerik etxe postontzietan hedatuz, batzordeetan parte har dezaten. Izena eman behar da, norberak [...]
Ikasturtea ekainean bukatu, eta kurtso arruntean ikasten aritu diren ikasleak agurtu ondoren, udako ikastaroen garaian sartu da Lazkaoko Maizpide euskaltegia. Uztailaren aurrenetik irailaren bukaerara ikastaro bereziak emango dituzte barnetegian, Euskal Herri osotik eta atzerritik etorritako ikasleentzat. Uda berezia izan ohi denez, duela 28 urte hasitako ohiturarekin hornituko dituzte aurten ere Udako Ikastaroak. Hamabi ekitaldi iragarri dituzte. Aurreko asteartean ekin zioten egitarauari, Xentimorik gabe antzezlanarekin. Gaur da bigarren ekitaldia: Goierriko sei bertsolari gaztek saioa egingo dute Lazkaoko plazan. Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi eta Gemma Urteaga beasaindarrak, Odei Lopez legorretarra eta Endika Igartzabal eta Gorka Maiz gabiriarrak igoko dira oholtzara, 22:00etan. Gai jartzaile lanak Irati Arrieta lazkaotarrak egingo ditu. Beste urteetako egituraren antzekoa izango du udako ekitaldien dataketak ere. Astearteak eta ostegunak hartuko dituzte, bereziki. Aste honetako eskaintza Fiachras musika taldeak beteko du, ostegunean. Bertsoak, hilero Bertso saioa gaur bakarrik ez, uztailaren 28an ere poteoa egingo dute trikitilariekin lagunduta Igartzabalek eta Maizek. Abuztuaren 11n beste lau bertsolari izango dira, Maizpide euskaltegian: Andoni Egaña, Amets Artzallus, Amaia Agirre eta Maialen Lujanbio. Irailean Peñagarikano eta Soto afaritara etorriko dira. Egitaraua Uztaila Gaur. Goierriko bertsolari gazteen saioa. 22:00etan, plazan. Etzi. Drindots taldearekin dantzaldia. 22:00, plazan. Hilak 19. ‘Baginaren bakarrizketak’ antzerkia. 22:00, plazan. Hilak 21. Fiachras [...]
17:00etatik aurrera 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jolas parkea jarriko dute gaur Legazpiko Azokan: Bideo jolasak, scotter patinak, segway elektrikoa, krazy bike, balanzbike, bateatzeko beisbol kaiola eta puzgarriak egongo dira aukeran. Uztaila ...
Zegamako mendizaleak Orhitik Itsasora joango dira uztailaren 23tik 25era. Hilaren 23an, Bagardiak eta Burdingurutzeta arteko bidea egingo dute, 24an Burdingurutzeta eta Organbide artekoa, eta 25ean, Organbide eta Ibañeta artekoa. Irteeran parte ha...
Apustu giroko herriari buruz Gabirian grabatu duten film laburra uztailaren 23an, larunbata, estreinatuko dute. Film laburra iaz hasi ziren grabatzen, eta 60 herritarrek parte hartu dute, Alex Areizagaren zuzendaritzapean. Bideoekin eta argazkiekin hor...
Ostiralean egin zen erakusketaren inaugurazioa Juan de Lizarazu erakusketa aretoan; akuarelak dira ikusgai dauden lanik gehienak, baina olioan egindako bi koadro...