AHTren Legorretako bi tunel aldenik alde zulatu direla esan du Jaurlaritzak
AHT Abiadura Handiko Trenarentzat trenbidea eraikitzeko obren barruan, Legorretako bide zatiko bi tunel zulatzen bukatu dutela jakinarazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzak, azpiegiturareen Gipuzkoako zatiaren eragileak. Legorretako udalerrian barrena igarok...
AHT Abiadura Handiko Trenarentzat trenbidea eraikitzeko obren barruan, Legorretako bide zatiko bi tunel zulatzen bukatu dutela jakinarazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzak, azpiegiturareen Gipuzkoako zatiaren eragileak. Legorretako udalerrian barrena igaroko den trenbideak luzean 3,5 kilometro izango ditu, horietatik 2,9 tuneletan, mendi azpian. Zubina eta Lasarte erreken sakonak gainditzeko 144 eta 382 metro luzeko beste zubi ere altxatuko dituzte.
Tunelak aldenik alde zulatzen bukatu izana «mugarria» dela esan du Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak. Bere ardurapean eraikitzen ari diren trazatua 2016rako bukatuko duten «konpromisoa» berretsi du. Bestetik, AHTren abantailak nabarmendu ditu oharrean, errepide bidezko garraioaren aldean kutsadura eta lur okupazio txikiagoak dituela defendituz. «Ingurumenari egin dakiokeen eraso handiena errepideari alternatibarik ez jartzea da», dio.