Donostiako txirrindulari Klasika Goierritik igaroko da, larunbat eguerdian
Donostiako 31. Klasika txirrindularitza probak larunbatean Goierrin barrena 30 kilometro egingo ditu. Donostiatik 11:00etan abiatuko da txirrindulari profesionalen tropela, Gipuzkoan barrena 234 kilometro egin eta 16:54 aldera helmugara iristeko. Go...
Donostiako 31. Klasika txirrindularitza probak larunbatean Goierrin barrena 30 kilometro egingo ditu. Donostiatik 11:00etan abiatuko da txirrindulari profesionalen tropela, Gipuzkoan barrena 234 kilometro egin eta 16:54 aldera helmugara iristeko. Goierrin eguerdian izango dira txirrindulariak, Azkoititik barrena Urretxura sartuko dira; Zumarraga saihesbidetik pasatu, Eitzagatik behera Santa Lutzitik Ormaiztegira iritsi (errepide zaharretik), eta Telleriko errotondan Gi-632 autobidera sartuko dira lasterkariak. N-1etik jarraituko du, Beasain eta Ordizia pasatu, eta harik eta Itsasondora atzera barrutik sartzeko (Aramako bidegurutzean irtengo dira N-1etik). Legorretatik aterata utziko du Goierri Klasikak.
Goierriko ordutegia:
- Aizpurutxo, 12:49.
- Eitzaga (Zumarraga), 13:02.
- Santa Lutzi (Ezkio-Itsaso), 13:06.
- Ormaiztegi, 13:11.
- Beasain (N-1), 13:18.
- Ordizia (N-1), 13:25.
- Itsasondo (barrutik), 13:27.
- Legorreta (barrutik), 13:30.