Euskal presoen eskubideen alde errepidera aterako dute aldarrikapena, larunbatean
Goierriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak larunbat honetan, uztailak 30, N-1 errepidearen ertzean euskal presoen eskubideen defentsan egingo den aldarrikapen topaketara joateko deialdia egin du. Euskal Herriko gainontzeko errepide nagusietan bezala, Goi...
Goierriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak larunbat honetan, uztailak 30, N-1 errepidearen ertzean euskal presoen eskubideen defentsan egingo den aldarrikapen topaketara joateko deialdia egin du. Euskal Herriko gainontzeko errepide nagusietan bezala, Goierrin ere bide ertzean kokatuko dira, etzi, 12:00etatik 13:00etara. Goierritarrei 11:30ean Eroski parean (Ordizia), Suministros Loinazen (Beasain) eta Etxegaraten elkartzeko deia egin diete. Errepideko txaleko islatzailea eta presoen bandera eramateko eskatu dute.