Euskara eta Kultura batera daudela osatu dituzte udaleko batzordeak
Beasaingo Udaleko gobernu taldeak Euskara eta Kultura batzordeak elkarrekin joateko erabakia hartu du, eta Igartzako eta Arana kaleko batzorde bereziak orain arte bezala mantentzea. Oporren aurretik egindako osoko bilkuran jakinarazi zuen erabakia ...
Beasaingo Udaleko gobernu taldeak Euskara eta Kultura batzordeak elkarrekin joateko erabakia hartu du, eta Igartzako eta Arana kaleko batzorde bereziak orain arte bezala mantentzea. Oporren aurretik egindako osoko bilkuran jakinarazi zuen erabakia Koldo Agirre alkateak.
Gobernu taldeak egindako hasierako proposamenean hainbat aldaketa egin ondoren, honela geratu dira osatuta udaleko batzorde informatzaileak: Koldo Agirre izango da Ogasuna, Hirigintza eta Arana kaleko batzordeetako lehendakaria; Mari Mar Zelaia Zerbitzuetakoa, Landa Ingurunekoa eta Ingurumen batzordekoa; Aitor Larburu Antolakuntza, Turismoa eta Merkataritza batzordeetako lehendakaria izango da; Eta Asier Sarriegi Kirola eta Gazteria sailez arduratuko da.
Zezilia Herrador izango da Parte Hartzea, Berdintasuna, Migrazioa eta Hezkuntza batzordeetako lehendakaria; Iñaki Saldaña Ongizatekoa izango da; eta Aralar alderdiko Unai Baztarrikaren esku egongo dira Kultura eta Euskara batzordeak eta Igartzako batzorde berezia.
Batzordeak irekiak izango direla ere aurreratu dute udaletik, eta horietan parte hartzeko deialdi berezia egingo dute irailean, nahi duten herritarrek izena eman dezaten.