Kesomi Lolotonga australiarra fitxatu du Ordizia Rugbyk
Ampo Ordiziak taldea indartzea jarraitzen du datorren denboraldiari begira. Orain hiru aste Paul Healy kirol zuzendari australiarra aurkeztu ondoren, haren herrikide baten fitxaketaren berri eman dute, Kesomi Lolotongarena. Lehen lerroa indartzeko ekarri dute Lolotonga. 1.87 da luze, 122 kiloko pisua du eta 23 urte. Australiako 20 urtez azpiko selekzioarekin jokatutakoa da, eta 2009ko Junior mailako Munduko Txapelketan ere aritu zen. Lanerako grina duen jokalaria da, sendoa, eta aurkarien defentsa gainditzeko ezaugarri nabariak ditu. Azken urteetan ondoko taldeetan aritu da: Australian School Boys (2007), ACT Brunbies Runners (2008-2009), Australian IRB World Junior (2009), Canberra Royals (2008-2010) eta Brisbane Norths (2011). Abanzabalegiren itzulera Lolotonga ez da datorren denboraldirako berritasun bakarra izango. Orain urte batzuk Ordiziako klubean aritu zen Urtzi Abanzabalegi eibartarra taldera itzuli da. Abanzabalegi Hendaiara joan zen Ordiziatik, eta azken bi urteetan Bera Beran aritu da, Donostian. “Ilusioz beteta” datorrela adierazi die Ordiziako teknikariei.
Ampo Ordiziak taldea indartzea jarraitzen du datorren denboraldiari begira. Orain hiru aste Paul Healy kirol zuzendari australiarra aurkeztu ondoren, haren herrikide baten fitxaketaren berri eman dute, Kesomi Lolotongarena. Lehen lerroa indartzeko ekarri dute Lolotonga. 1.87 da luze, 122 kiloko pisua du eta 23 urte. Australiako 20 urtez azpiko selekzioarekin jokatutakoa da, eta 2009ko Junior mailako Munduko Txapelketan ere aritu zen. Lanerako grina duen jokalaria da, sendoa, eta aurkarien defentsa gainditzeko ezaugarri nabariak ditu.
Azken urteetan ondoko taldeetan aritu da: Australian School Boys (2007), ACT Brunbies Runners (2008-2009), Australian IRB World Junior (2009), Canberra Royals (2008-2010) eta Brisbane Norths (2011).
Abanzabalegiren itzulera
Lolotonga ez da datorren denboraldirako berritasun bakarra izango. Orain urte batzuk Ordiziako klubean aritu zen Urtzi Abanzabalegi eibartarra taldera itzuli da. Abanzabalegi Hendaiara joan zen Ordiziatik, eta azken bi urteetan Bera Beran aritu da, Donostian. “Ilusioz beteta” datorrela adierazi die Ordiziako teknikariei.