Talo eguna ospatuko dute etzi Barandiaran Museoan
Ataungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak taloaren inguruko ospakizun eta zabalkunde eguna antolatu dute, etziko, larunbata. Errota Egunean egin bezala, 10:00etan ibilaldia izango da, lehenbizi, San Martindik San Gregorio auzoan dagoen Ba...
Ataungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak taloaren inguruko ospakizun eta zabalkunde eguna antolatu dute, etziko, larunbata. Errota Egunean egin bezala, 10:00etan ibilaldia izango da, lehenbizi, San Martindik San Gregorio auzoan dagoen Barandiaran Museora. 10:00-14:00 tartean Errotatxoa bisitatu ahalko da, eta museoa ere zabalik egongo da. Bien bitartean taloak egiten ikasteko eta ondoren jateko modua jarriko dute. Arratsaldean Lizarrustiko Parketxetik ibilaldi gidatua egingo dute, Lareora joan-etorria, 16:00etan abiatuta.
Arratsaldean ere, 16:00-18:00 tartean, San Gregorio auzoan Barandiaran Museoa irekita egongo da.