Biharamunean, berandu baino fin
Abisua jasoa zuten 08:00en aurretik ezin izango zutela feria gunera sartu festa ondorengo garbiketa lanak egin behar baitziren. Denak bateratsu iritsi ziren eta horrek sortutako eragozpenak gaindituta, eta osteguna izan arren, normaltasunez eta oso postu gutxiren faltan egin zen feria atzo. Tabernariak garbiketa lanetan, hamaiketakoak non egin? Ohiko ohiturak aldatu behar izan dituzte hainbatek. Jende guztiaren ahotan, berriz, azken bolada honetako euriteak. Produktuetan erreparatuz, sagar dultzea egiten hasi da jendea, 5,5 eta 7,5 euro artean kiloa salgai da postu ezberdinetan. Arana, udare eta sagarretara –atzo Akane motako lehenak salgai ziren– mugatzen da hemengo fruten aukera. Barazkietan, berriz, lehen eskarola kixkurrak eta atxikoriak –euro bat bakoitza– ekarri zituzten. Azken horiek jateko prest batzuk baldin badaude ere, landatzeko garaia ere bada, eta 8 euroan ehuneko sorta dago salgai. Onddoei buruz, kopuruz asko ez, baina gutxitan bezala, zeuden denak hemengoak ziren, hala nola boletus onddoak (4 kilo), gibelurdinak (10 kilo) eta zizahoriak (17 kilo). Uliako Labea komunitatekoen produktu ekologikoak Joan zen astean hasi eta astero etortzekotan dira Uliako Labea Komunitatekoak. Ekoizpen ekologikoak dituzte. Irungo Bentetan duten baserriko barazkiek, Uliako Labean egindako ogi ezberdinek eta Donostian duten dendan salgai dituzten produktuek (ezti, lekale lehor, gatz, azukre, infusio eta abar) osatzen dute eskaintza. Postuaren arduradunen [...]
Abisua jasoa zuten 08:00en aurretik ezin izango zutela feria gunera sartu festa ondorengo garbiketa lanak egin behar baitziren. Denak bateratsu iritsi ziren eta horrek sortutako eragozpenak gaindituta, eta osteguna izan arren, normaltasunez eta oso postu gutxiren faltan egin zen feria atzo. Tabernariak garbiketa lanetan, hamaiketakoak non egin? Ohiko ohiturak aldatu behar izan dituzte hainbatek. Jende guztiaren ahotan, berriz, azken bolada honetako euriteak.
Produktuetan erreparatuz, sagar dultzea egiten hasi da jendea, 5,5 eta 7,5 euro artean kiloa salgai da postu ezberdinetan. Arana, udare eta sagarretara –atzo Akane motako lehenak salgai ziren– mugatzen da hemengo fruten aukera. Barazkietan, berriz, lehen eskarola kixkurrak eta atxikoriak –euro bat bakoitza– ekarri zituzten. Azken horiek jateko prest batzuk baldin badaude ere, landatzeko garaia ere bada, eta 8 euroan ehuneko sorta dago salgai.
Onddoei buruz, kopuruz asko ez, baina gutxitan bezala, zeuden denak hemengoak ziren, hala nola boletus onddoak (4 kilo), gibelurdinak (10 kilo) eta zizahoriak (17 kilo).
Uliako Labea komunitatekoen produktu ekologikoak
Joan zen astean hasi eta astero etortzekotan dira Uliako Labea Komunitatekoak. Ekoizpen ekologikoak dituzte. Irungo Bentetan duten baserriko barazkiek, Uliako Labean egindako ogi ezberdinek eta Donostian duten dendan salgai dituzten produktuek (ezti, lekale lehor, gatz, azukre, infusio eta abar) osatzen dute eskaintza. Postuaren arduradunen hitzetan, ekoizpen eta kontsumo ahalik eta naturalenaren alde jokatzearen filosofiarekin hautatutako produktuak dituzte.