Elkarrekin afalduz amaitu dute Ramadana
Beasaingo Irribarre elkarteko kideek afaria egin dute Ramadanaren amaiara ospatzeko. Atzo iluntzean amaitu zen Islamaren araberako egutegiko bederatzigarren hilabetea, eta hainbat musulmandar Loinazko San Martin plazan elkartu zen afaltzeko. Ramadanak iraun duen egunetan, eguzkia irten denetik ezkutatu den arte, ezin izan dute ezer edan eta jan. Egunaren amaieran, indarrak hartzeko datilak eta bestelako elikagaiak jaten dituzte, atzo iluntzean egin zuten moduan. Arrano kultur elkarteko sukaldean prestatu zituzten jakiak, eta plazan jarritako mahaietan afaldu zuten. Aicha Assok, Irribarre elkarteko lehendakariak, Ramadanak musulmandarrentzat duen garrantzia eta esanahia azaldu zuen afariaren hasieran, elkarteko beste ordezkari batek eguneko azken errezoa egin ondoren. Herrialde ezberdinetako jakiak dastatuz eta musika ezberdinak entzunez afaldu zuten.
Beasaingo Irribarre elkarteko kideek afaria egin dute Ramadanaren amaiara ospatzeko. Atzo iluntzean amaitu zen Islamaren araberako egutegiko bederatzigarren hilabetea, eta hainbat musulmandar Loinazko San Martin plazan elkartu zen afaltzeko.
Ramadanak iraun duen egunetan, eguzkia irten denetik ezkutatu den arte, ezin izan dute ezer edan eta jan. Egunaren amaieran, indarrak hartzeko datilak eta bestelako elikagaiak jaten dituzte, atzo iluntzean egin zuten moduan. Arrano kultur elkarteko sukaldean prestatu zituzten jakiak, eta plazan jarritako mahaietan afaldu zuten.
Aicha Assok, Irribarre elkarteko lehendakariak, Ramadanak musulmandarrentzat duen garrantzia eta esanahia azaldu zuen afariaren hasieran, elkarteko beste ordezkari batek eguneko azken errezoa egin ondoren. Herrialde ezberdinetako jakiak dastatuz eta musika ezberdinak entzunez afaldu zuten.