Frantziako Arieja departamentura izango da irteera, eta Couserans haranean dagoen Mont Valier erreserba naturalean zehar egingo dituzte ibilbideak hiru egunetan zehar.
Frantziako Arieja departamentura izango da irteera, eta Couserans haranean dagoen Mont Valier erreserba naturalean zehar egingo dituzte ibilbideak hiru egunetan zehar.
Kimetz emakume elkarteak hileroko elkarretaratzea egingo du ostegunean, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. Isilik egoteak gaizkide egiten gaitu lemapean bilduko dira, 20:00etan, Ordiziako plaza nagusian. Kimetz elkartetik, “emakumeen aurkak...
Aitor Casado argazkilari legazpiarrak Birmaniar herriaren inguruko erreportaia prestatu du bere blogean. Ikus-entzunezko erreportaia da, eta biztanleengan oinarrituta dago. Aurrerago beste aspektu batzuk landuko dituzten erreportaiak egingo dituela ere...
Beasaingo Loinatz musika eskolan ireki dute matrikula egiteko epea. Aurtengo ikasturtean musikarekin lotutako ikasketak egin nahi dituenak Loinatz musika eskolak Loinazko San Martin plazan duen bulegora joan behar du izenena ematera, 09:00etatik 13:30era bitartean. Astelehena, irailak 5, izango da eskoletan izena emateko azken eguna. Hainbat musika tresna jotzen, musika lengoaia, informatika musikala, musikaren historia, musikaren analisia, eta musikarekin lotura duten ikastaro bereziak egiteko aukera egongo da. Hainbat musika taldetan eta orkestra ezberdinetan jotzeko aukera ere izango dute ikasleek, eta kontzertuak, kantaldiak, entzunaldiak… antolatuko dituzte. Musika eskolako arduradunek jakinarazi dutenez ordea, gitarra, perkusioa, trikitixa, biolina eta kantua ikasteko lekurik ez dago dagoeneko. Gainerako ikasgaietan ere ikasle kopuru mugatua onartuko dute, beti ere izen emate ordena errespetatuz. Izena ematen duten ikasleek datorren astean hasiko dituzte 2011-2012 ikasturteko eskolak. Datorren asteartean, irailak 6, ordutegien banaketa egingo dute 17:00etan, eta eskolak hurrengo egunean hasiko dituzte, irailaren 7an, asteazkenean. Informazio gehiago jasotzeko musika eskolara jo behar da. Telefonoz, 943 02 81 05 zenbakira deituta ere jaso daiteke informazioa, edo musikal@beasain.net helbidera mezua bidalita.
Mexikotik eta Bartzelonatik datozen bi taldek eskainiko dute emanaldia bihar, 20:00etatik aurrera.
Kimetz elkarteak antolatu dituen pilates eta eskulan ikastaroetan izena emateko epea ostegunean zabalduko dute. Interesa dutenek, 943 08 40 20 telefono zenbakira deitu behar dute.
Beasaingo Irribarre elkarteko kideek afaria egin dute Ramadanaren amaiara ospatzeko. Atzo iluntzean amaitu zen Islamaren araberako egutegiko bederatzigarren hilabetea, eta hainbat musulmandar Loinazko San Martin plazan elkartu zen afaltzeko. Ramadanak iraun duen egunetan, eguzkia irten denetik ezkutatu den arte, ezin izan dute ezer edan eta jan. Egunaren amaieran, indarrak hartzeko datilak eta bestelako elikagaiak jaten dituzte, atzo iluntzean egin zuten moduan. Arrano kultur elkarteko sukaldean prestatu zituzten jakiak, eta plazan jarritako mahaietan afaldu zuten. Aicha Assok, Irribarre elkarteko lehendakariak, Ramadanak musulmandarrentzat duen garrantzia eta esanahia azaldu zuen afariaren hasieran, elkarteko beste ordezkari batek eguneko azken errezoa egin ondoren. Herrialde ezberdinetako jakiak dastatuz eta musika ezberdinak entzunez afaldu zuten.
Caja Ruraleko Iker Azkarate izan zen irabazlea; beretzat izan zen baita mendiko saria ere. Izaro Lasak izandako istripuak ilundu zuen, aldiz,...
Ibai Alba hernaniarra eta Xabier Izagirre donostiarraren aurretik amaitu zuen zumarragarrak, 33:45eko deborarekin.