Zeraingo azoka ekologikoa
Goizeko 9etatik ordu bietara izango da azoka ekologikoa. Barazkiak, fruta, ogia, gazta, sagardoa, ardoa, olioa, txerrikiak, gozoak, germinatuak, kosmetika naturala, tinte naturalak, pintxo ekologikoak, Goierriko artisautza (keramika, makilak, tailak, zumea, gantxiloa, artilea, kandelak…) ikusi, dastatu eta erosteko aukera izango da. Aintzinako eran, tolarean, sagarren muztioa ere aterako da.
Goizean, tailerrak eta ikuskizunak ere ugari izango dira.Besteak beste, gozogintza tailerra, garaian garaiko elikagaien tailerra, tindatze tailerra, artisauak, tolarea, lixibagileak eta sokak egitea. Azkenik, arratsaldean, herri kirolak izango dira. Eguna alaituz, Xapre tritikilaria ibiiko da.