Urretxuko duatloiean izena eman daiteke
Irailaren 10ean Duatloia egingo dute Urretxun. 17 kilometroko lasterketa izango da, hiru zatitan banatuta. Lehenengo 3 kilometroak korrika egin beharko dituzte parte hartzaileek; ondoren 12,5 kilometro bizikleta gainean eta azkenik kilometro eta erdi berriro ere korrika. Izena triatloi.org webgunean eman daiteke. Parte hartzeko ez da zertan federatuta egon behar.