Ostiralean odola emateko aukera eskainiko dute Legazpiko gizarte zentroan. 18:00etatik 20:00etara izango da hori, eta ateak 18 urtetik gorako goierritar guztiei irekita egongo dira.
zingizango.com• Aurten ere Hare Haizea elkarteak antolatuko du irailaren 11ko erromeriako bazkaria. Txartelak abuztu bukaeran honako tokietan jarriko dira salgai: Karibe Zaharra, Gurrutxaga, Oilarra, Kukue eta Katillu. Oilaskoa eta paella prestatuko...
Udal euskaltegian matrikula egiteko epea irekita dago irailaren 20ra arte. EGA, HABE eta Hizkuntza Eskakizunetako azterketak prestatzeko ikastaroetan eta auto-ikaskuntzako ikastaroetan eman daiteke izena. Mintzalaguna proiektuan, irakurle taldean eta kanpoko ekintzetan parte hartzeko ere eman daiteke izena. Hiru ekintza hauetan doan parte hartuko da. Matrikula euskaltegian egin behar da (Jose Migel Iturrioz kalean), 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara bitartean. Informazio gehiago 943 02 81 00 telefonoan edo euskaltegia@beasain.net helbidean eskura daiteke.
Alkartasuna Lizeoa ikastetxeko ikasleak asteartean (irailak 6) itzuliko dira eskolara, 2011-2012 ikasturteari hasiera emateko. Ikasleek 09:00etarako eskolan egon beharko dute asteartean. Aurten lehenengoz eskolara joango diren bi urteko haurrak aldiz,...
Uggasak, Goierri Garaiko merkatariei zuzendutako diru-laguntzak dira, eta irailaren 16era arte dago eskaera epea irekita.
Irailarekin batera ikastaroak hasiko dituzte Legazpin. Lehena marrazketa ikastaroa izango da, irailaren 7an hasiko dutena. Uztailean ireki zuten izena emateko epea, baina lekua egonik, oraindik ere aukera zabalik utzi dute. Egur taila ikastarorako izen...
Lierniko Andra Mari eguna iraialaren 8an bada ere, Mutiloako auzo honetako festetako egun nagusia igande honetan, hilaren 4an ospatuko dute. Festa eguna hasteko jubenil mailako txirrindulari proba egingo da. Proba bezperan Donostiako Larratxo auzoan hasiko den Mendiko Kriteriumaren bigarren etapa izango da. Lierniko lasterketan Txirrindulariek bi sektore osatu beharko dituzte. Lehenengoan, 9:30etan hasita, 60 kilometroko etapa osatuko dute. Ibilbidea Mutiloan hasiko da, bertatik Zegamara joango dira, itzulia egin eta Segura eta Iurretik pasatuz Ormaiztegira joko dute txirrindulariek. Bertatik igoko dute Lierniko gaina (26. km). Mendatea jetsita Zegamara joan eta Mutiloara itzuliko da lasterketa Ergoenako mendatea (46. km) igotzeko. Hemendik Aztiriko bidea hartu eta Segurara jetsiko dira Lierniko gaineko helmuga marrara iristeko. Ondoren, 11:45etan hasita, lehen sektoreko aurreneko 50 sailkatuek krono igoera jokatuko dute Seguratik Liernira. Bi probetako denborak batu ondoren erabakiko da probaren irabazlea. Goizean gozietik Segurako Kriseilu txisturali taldeko kideak ibiliko dira etxez etxe festa giroa zabalduz. Eguerdian ordea, Lierniko ermitaren inguruan nagusituko da festa giroa. 13:00etan meza nagusia izango da eta ondoren toka lehiaketa jokatuko da. 14:30etan herri bazkaria egingo dute bertaratzen direnek, bazkaltzera joan nahi duenak udaletxera deitu beharko du aurrez izena emateko. Arratsaldeko 18:30etik aurreraherri kirol saioa izango da. Aizkoran Iñaki Azurmendi eta Joseba Otaegi ariko [...]
Aspaldiko ohitura zaharra berrituz segurar, mutiloar eta zeraindarrak Arantzazura erromesaldia egingo dute asteburuan. Larunbatean mendiz egingo dute bidea. Batzuk herritik bertatik abiatuko dira oinez. Ibilbidea laburtu bahi duenak Aldaolara au...
Segurako Txoritegi Elkarteak irailaren hasieran urtero antolatzen duen usakume lehiaketaren 29. edizioa igandean jokatuko da Azpaotza Txiki baserriko zelaian. Lehiaketan parte hartu nahi duenak izena goizez 10:00etatik 13:30era eta arratsalez 16:00eatik 18:00etara eman beharko du. Txapelketako azken fasea izena emateko ordua amaitu ondoren hasiko da. Izena emateko orduan 30 euro ordaindu beharko dira, usakumeak ez dira prezio horren barnean sartzen. Eskopetarekin abilezia handiena erakusten duten lehen hamar parte hartzaileek izango dute saria. Denera Txoritegi Elkarteak 2.500 euro emango ditu saritan. Irabazleak txapela, eskopeta eta 600 euroko diru saria lortuko du. Bigarren sailkatuak, trofeoa edo oparia eta 500 euro eramango ditu etxera; hirugarrenak berriz, trofeoa edo opari a eta 400 euro. Laugarren eta hamargarren postuen artean sailkatzen diren parte hartzaileek ere diru saria izango dute; laugarrenak 300 euro, bosgarrenak, 250, seigarrenak, 200, zazpigarrenak 100 eta zortzigarren postutik hamargarrenera bitartekoak 50na euro. Urdaiazpikoak eta produktu ezberdinez osatutako saskiak ere banatuko dira sarien artean. Txoritegi Elkarteko kideen artean postu onena lortzen duen parte hartzailearentzat, lehen herritarrarentzat, parte hartzaile gazteenarentzat, lehiakide zaharrenarentzat eta lehen emakumearentzat ere garaikurrak izango dira. Parte hartzaile berdinak sari bat baino gehiago irabazteko aukera izango du. Lehiaketa Gipuzkoako Ehiza Federazioko epaileek arautuko dute. Lehiaketako tiraketa Urko Larreak zuzenduko du. Arautegiaren [...]
Emakumeen sexualitatea ardatz duen lana aurkeztuko du Txalo Produkzioak taldeak, ostiralean 22:30ean Zelai Arizti aretoan.
Ordiziako Euskal Jaietako egitarauaren barruan, sukaldaritza eta Idiazabal gazta uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute. Astelehenean, Iñigo Lavado sukaldaria eta Mikel Zeberio gastronomia aditua etorriko dira D’Elikatuz zentrora, parte hartu n...
Azken hamarkadetan egin ohi duten bezala, iraileko lehen asteburuan ospatuko dituzte aurten ere auzoko jaiak Beasainmendin. Festak larunbatean hasiko badira ere, igandea izango da jai egun nagusia. Egitarauan ez dute aldaketarik egin azken urte hauetan, eta aurten ere ohiko ekitaldiekin egingo dute festa. Auzotarrez gain, jende gehien erakarriko duen ekitaldia Usurbeko Igoera lasterketa izango da. Igande goizean izango da proba aurten ere, Beasain erdiguneko Andre Maria Zeruratuaren eliza paretik irten eta Agortaraino. Ibilbide guztia Erauskin kaletik barrena izango da. Guztira, parte hartzaileek, 4,7 kilometro eta 446 metroko aldea duen ibilbidea egin beharko dute. Lasterketa 11:30ean hasiko da, eta bertan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Izen ematea egunean bertan izango da, irteera puntuan, 10:00etatik aurrera. Korrikalari bakoitzak hamar euro ordaindu beharko du. Lasterketako antolatzaileek egindako kalkuluen arabera, korrikalari azkarrenak batez beste 22 minutu beharko ditu Agortara iristeko. Lehenengo helmugaratzen diren hiru gizonezkoek eta emakumezkoek saria jasoko dute. Baita lehen gizonezko herritarrak eta emakumezko herritarrak ere. Gainerako parte hartzaile guztiek kamixeta jasoko dute opari. Igandean helmuga zeharkatzen duen lehen korrikalariak 2005ean Joan Mari Garinek jarritako errekorra gainditzen badu, 80 euroko saria ere jasoko du. Garinek 21 minutu eta 24 segundo behar izan zituen proba amaitzeko, eta ordutik inork ez [...]
Festak gerturatzen ari direla eta, txosna guneko egitarauari azken ukituak emango dizkiote; bilera bihar izango da 19:00etan.