Igandean hasiko dira Lierniko festak
Lierniko Andra Mari eguna iraialaren 8an bada ere, Mutiloako auzo honetako festetako egun nagusia igande honetan, hilaren 4an ospatuko dute. Festa eguna hasteko jubenil mailako txirrindulari proba egingo da. Proba bezperan Donostiako Larratxo auzoan hasiko den Mendiko Kriteriumaren bigarren etapa izango da. Lierniko lasterketan Txirrindulariek bi sektore osatu beharko dituzte. Lehenengoan, 9:30etan hasita, 60 kilometroko etapa osatuko dute. Ibilbidea Mutiloan hasiko da, bertatik Zegamara joango dira, itzulia egin eta Segura eta Iurretik pasatuz Ormaiztegira joko dute txirrindulariek. Bertatik igoko dute Lierniko gaina (26. km). Mendatea jetsita Zegamara joan eta Mutiloara itzuliko da lasterketa Ergoenako mendatea (46. km) igotzeko. Hemendik Aztiriko bidea hartu eta Segurara jetsiko dira Lierniko gaineko helmuga marrara iristeko. Ondoren, 11:45etan hasita, lehen sektoreko aurreneko 50 sailkatuek krono igoera jokatuko dute Seguratik Liernira. Bi probetako denborak batu ondoren erabakiko da probaren irabazlea. Goizean gozietik Segurako Kriseilu txisturali taldeko kideak ibiliko dira etxez etxe festa giroa zabalduz. Eguerdian ordea, Lierniko ermitaren inguruan nagusituko da festa giroa. 13:00etan meza nagusia izango da eta ondoren toka lehiaketa jokatuko da. 14:30etan herri bazkaria egingo dute bertaratzen direnek, bazkaltzera joan nahi duenak udaletxera deitu beharko du aurrez izena emateko. Arratsaldeko 18:30etik aurreraherri kirol saioa izango da. Aizkoran Iñaki Azurmendi eta Joseba Otaegi ariko [...]
Lierniko Andra Mari eguna iraialaren 8an bada ere, Mutiloako auzo honetako festetako egun nagusia igande honetan, hilaren 4an ospatuko dute.
Festa eguna hasteko jubenil mailako txirrindulari proba egingo da. Proba bezperan Donostiako Larratxo auzoan hasiko den Mendiko Kriteriumaren bigarren etapa izango da.
Lierniko lasterketan Txirrindulariek bi sektore osatu beharko dituzte.
Lehenengoan, 9:30etan hasita, 60 kilometroko etapa osatuko dute. Ibilbidea Mutiloan hasiko da, bertatik Zegamara joango dira, itzulia egin eta Segura eta Iurretik pasatuz Ormaiztegira joko dute txirrindulariek. Bertatik igoko dute Lierniko gaina (26. km). Mendatea jetsita Zegamara joan eta Mutiloara itzuliko da lasterketa Ergoenako mendatea (46. km) igotzeko. Hemendik Aztiriko bidea hartu eta Segurara jetsiko dira Lierniko gaineko helmuga marrara iristeko.
Ondoren, 11:45etan hasita, lehen sektoreko aurreneko 50 sailkatuek krono igoera jokatuko dute Seguratik Liernira. Bi probetako denborak batu ondoren erabakiko da probaren irabazlea.
Goizean gozietik Segurako Kriseilu txisturali taldeko kideak ibiliko dira etxez etxe festa giroa zabalduz. Eguerdian ordea, Lierniko ermitaren inguruan nagusituko da festa giroa. 13:00etan meza nagusia izango da eta ondoren toka lehiaketa jokatuko da. 14:30etan herri bazkaria egingo dute bertaratzen direnek, bazkaltzera joan nahi duenak udaletxera deitu beharko du aurrez izena emateko.
Arratsaldeko 18:30etik aurreraherri kirol saioa izango da. Aizkoran Iñaki Azurmendi eta Joseba Otaegi ariko dira eta Izeta IV harria jasotzen. Giroa alaitzen egun guztian zehar Iñaki Olarte eta Andoni Elortza trikitilariak ariko dira.
Andra Mari egunean ere, festa iznago da Liernin. Meza 11:30etan egingo dute eta festa alaitzen Aiora Gorostizu eta Josu Albisu trikitilariak ariko dira.