Segurako usakume lehiaketa igandean egingo da
Segurako Txoritegi Elkarteak irailaren hasieran urtero antolatzen duen usakume lehiaketaren 29. edizioa igandean jokatuko da Azpaotza Txiki baserriko zelaian. Lehiaketan parte hartu nahi duenak izena goizez 10:00etatik 13:30era eta arratsalez 16:00eatik 18:00etara eman beharko du. Txapelketako azken fasea izena emateko ordua amaitu ondoren hasiko da. Izena emateko orduan 30 euro ordaindu beharko dira, usakumeak ez dira prezio horren barnean sartzen. Eskopetarekin abilezia handiena erakusten duten lehen hamar parte hartzaileek izango dute saria. Denera Txoritegi Elkarteak 2.500 euro emango ditu saritan. Irabazleak txapela, eskopeta eta 600 euroko diru saria lortuko du. Bigarren sailkatuak, trofeoa edo oparia eta 500 euro eramango ditu etxera; hirugarrenak berriz, trofeoa edo opari a eta 400 euro. Laugarren eta hamargarren postuen artean sailkatzen diren parte hartzaileek ere diru saria izango dute; laugarrenak 300 euro, bosgarrenak, 250, seigarrenak, 200, zazpigarrenak 100 eta zortzigarren postutik hamargarrenera bitartekoak 50na euro. Urdaiazpikoak eta produktu ezberdinez osatutako saskiak ere banatuko dira sarien artean. Txoritegi Elkarteko kideen artean postu onena lortzen duen parte hartzailearentzat, lehen herritarrarentzat, parte hartzaile gazteenarentzat, lehiakide zaharrenarentzat eta lehen emakumearentzat ere garaikurrak izango dira. Parte hartzaile berdinak sari bat baino gehiago irabazteko aukera izango du. Lehiaketa Gipuzkoako Ehiza Federazioko epaileek arautuko dute. Lehiaketako tiraketa Urko Larreak zuzenduko du. Arautegiaren [...]
Segurako Txoritegi Elkarteak irailaren hasieran urtero antolatzen duen usakume lehiaketaren 29. edizioa igandean jokatuko da Azpaotza Txiki baserriko zelaian.
Lehiaketan parte hartu nahi duenak izena goizez 10:00etatik 13:30era eta arratsalez 16:00eatik 18:00etara eman beharko du. Txapelketako azken fasea izena emateko ordua amaitu ondoren hasiko da. Izena emateko orduan 30 euro ordaindu beharko dira, usakumeak ez dira prezio horren barnean sartzen.
Eskopetarekin abilezia handiena erakusten duten lehen hamar parte hartzaileek izango dute saria. Denera Txoritegi Elkarteak 2.500 euro emango ditu saritan. Irabazleak txapela, eskopeta eta 600 euroko diru saria lortuko du. Bigarren sailkatuak, trofeoa edo oparia eta 500 euro eramango ditu etxera; hirugarrenak berriz, trofeoa edo opari a eta 400 euro.
Laugarren eta hamargarren postuen artean sailkatzen diren parte hartzaileek ere diru saria izango dute; laugarrenak 300 euro, bosgarrenak, 250, seigarrenak, 200, zazpigarrenak 100 eta zortzigarren postutik hamargarrenera bitartekoak 50na euro. Urdaiazpikoak eta produktu ezberdinez osatutako saskiak ere banatuko dira sarien artean.
Txoritegi Elkarteko kideen artean postu onena lortzen duen parte hartzailearentzat, lehen herritarrarentzat, parte hartzaile gazteenarentzat, lehiakide zaharrenarentzat eta lehen emakumearentzat ere garaikurrak izango dira. Parte hartzaile berdinak sari bat baino gehiago irabazteko aukera izango du.
Lehiaketa Gipuzkoako Ehiza Federazioko epaileek arautuko dute. Lehiaketako tiraketa Urko Larreak zuzenduko du. Arautegiaren arabera lehen posturako lehia usakume gehien bota dituzten lehiakideen artean egingo da.
Txoritegi Elkarteak jakinarazten duenez berdinketen kasuan lehentasuna izena aurrez eman duenak izango du.
Txoritegi Elkarteak kartuxoak eta taberna zerbituza eskainikodu Azpaotza Txiki baserriko zelaian lehiaketak irauten duen bitartean.
Antolatzaileek txapelketan gerta daitezkeen ezbeharren erantzukizunik ez dutela jakinarazten diete txapelketako parte hartzaileei.