Segurar, mutiloar eta zeraindarrek asteburuan egingo dute erromesaldia Arantzazura
Aspaldiko ohitura zaharra berrituz segurar, mutiloar eta zeraindarrak Arantzazura erromesaldia egingo dute asteburuan. Larunbatean mendiz egingo dute bidea. Batzuk herritik bertatik abiatuko dira oinez. Ibilbidea laburtu bahi duenak Aldaolara au...
Aspaldiko ohitura zaharra berrituz segurar, mutiloar eta zeraindarrak Arantzazura erromesaldia egingo dute asteburuan.
Larunbatean mendiz egingo dute bidea. Batzuk herritik bertatik abiatuko dira oinez. Ibilbidea laburtu bahi duenak Aldaolara autoz jaoteko aukera edo Seguratik Otzaurtera autobusez joateko aukera izango du. Autobusa goizeko 8:00eta n irtengo da herriko plazatik.
Goizean mendiz abiatutakoak San Adrianen egingo dute hamaiketakoa. Ondoren, Urbiaraino abiatuko dira erromesak. Batzuk Aizkorriko gaina igaroko dute Urbiara iristeko, beste batzuk puntara igo gabe bide xamurragoa aukeratuko dute.
Bazkaldu Urbian egingo dute; atseden piska bat hartu eta indarrak berrituta hiru herrietatik joandako mendizaleak Fondan elkartu eta batera jetsiko dira Aranzazura.
Arantzazun elizkizuna entzun ondoren, autobusez itzuliko dira erromesak norbere herrira. Autobus zerbizua erabili nahi duenak aurrez izena eman beharko du ohiko lekuetan.
Arantzazura igandean joan nahi duenarentzat autobusa goizeko 10:00etan irtengo da Seguratik. Arantzazun, 12:00etan, erromesei eskainitako meza entzuteko auekera izango da.
Ondoren, Hospederian bazkaria izango dute. Bazkarira joan nahi duenak 20 euro ordaindu beharko d u Arratsaldean itzuliko dira berriro erromesak Goierrira. Autobusez joan -etorria egitea 5 euro kostako da.