Ampo Ordiziak denboraldi honetarako aurreikusitako azken bi fitxaketak egin ditu aste honetan. Madrilgo CRC taldetik Joan Tudela Perret jokalari valentziarra ekarri du, Matias Tudela Ampo Ordiziako jokalariaren anaia. Iruñeko La Unica taldetik, berr...
Ordiziako Jakintza Ikastolak datorren astean egingo ditu 2011-2012 ikasturteari dagozkion aurkezpen bilerak. Datorren astelehenean, hilak 5, DBHko aurkezpena egingo dute 11:00etan San Inazioko eraikinean. Irailaren 8an, Haur Hezkuntzakoek Villa Eugenia...
Gasteiz eta Bilbo batuko dituen bizikleta martxa antolatu du larunbaterako; Urretxu-Zumarragatik eguerdi aldean pasatuko da.
Urriaren 8 eta 9an egingo da Segurako Baratze pilotalekuan Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 35. edizioa.Txapelketan horretan parte hartzeko izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek izena Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean eman behar dute, (943 289 848) dsueltoa@gmail.com helbidera idatzita. Izena emateko garaian parte hartzaileen izen abizenak, telefonoa, helbidea, ordezkatzen duten herria, Seguran aurrez zenbat aldiz parte hartu duten eta txapelketan jantziko dituzten arropen berri adierazi behar dute. Izena emateko epea irailaren 16an arratsaldeko ordubietan amaituko da. Dantza suelto txapelketan parte hartzeko, bikoteko kide batek gutxienez 16 urte izan beharko ditu eta besteak txapelketaren egunerako 14 urte beteta. Bikote bakoitzak Euskal Herriko herri bat ordezkatuko du, herri bat bikote batek baino gehiagok ordezkatzeko aukera ere izango da. Txapelketan fandangoa txistuz joko da eta arin-arina trikitiaz, bikoteek txapelketan zein ordenatan dantza egingo duten aurrez egindako zozketan erabakiko da. Txapelketan parte hartzeko izena 11 bikotek baino gehigok eman ezkero kanporaketa saioa egingo da urriaren 8an. Txapelketan bikoteek jantzita eramango dituzten jantziak ere baloratuko ditu epaimahai berezi batek. Txapelketan jantzi tradizionalak jantzita dantza egitea ezinbestekoa izango da. Dantza txapelketaren epaia emateko ardura bost dantza adituk izango dute. Epaitze lanak eta erabakiak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko federazioan ezarrita dauden solteko [...]
Udako musika sentsazioetako bat Zopilotes Txirriaos talde iruindarra izan da Goierrin. Mexikar korridoak eta rantxerak dituzte kantagai, nafar ukituz. Parranda giroa kutsatzen dute oholtzatik. Taldean Eneko Dorronsoro (San Gregorio, Ataun, 1980) dabil, trikiarekin. Kojon Prieto y los Huajalotesen eta Impekablesen ondorengoek jarraitzen dute. Bihar, larunbata, uda honetan hirugarren aldiz Goierrin joko dute, Ataun San Gregorion. ELKARRIZKETA OSOA Eneko Dorronsoro: “Zopilotesen lehen helburua ondo pasatzea da; hori aldatzen den momentuan bukatuko da taldearen ibilbidea” Uda zer moduz joan zaizue? Oso ondo doa, gibelak ez du berdina esango baina… Oraindik uda luzatzen ari zaigu, beraz, bukatutakoan erantzun behar. Goierrin aukera izan da Zopilotes Txirriaos zuzenean entzuteko. Nolako kontzertuak izan dira? Bai. Aurten, Gabirian eta Ataun Aian izan gara, iaz Zumarragan eta Ataun San Martinen. Kontzertuetan denetik egon da. Esan behar dut, Nafarraldean ohituta, giro hotzagoa egiten zaigula inguru hauetan, jendea begira gelditzen baita. Baina badaude salbuespenak. Bihar San Gregorion joko duzue, festetan. Bertakoa izanda, berezia? Bai. Nik uste larunbatekoarekin [bihar] Ataungo emanaldien kupoa bete dugula denboraldi baterako. Ez da ona toki berean horrenbeste jotzea, baina beste bi auzoetan izan eta nirean jo gabe geldituta, arriskuan ikusten nuen neure burua [barrez]. ‘Nafar-mex’ bezala definitzen duzue zuen estiloa. Nolakoa da? Nafar-mex definizioa bakoitzak [...]
Murumendi pilota eskolakoek bilera egingo dute asteartean, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Bileran, aurtengo ikasturteari buruzko azalpenak emango dituzte, eta 2004. urtera arte jaiotakoek pilota eskolan izena emateko aukera izango dute. Entrenam...
Kamera eta foko guztiak aparteko azokako gazta lehiaketari begira egongo dira datorren astean, baina Ordiziako Euskal Jaien egitarauak, ekitaldi sorta dakar berekin datozen bi asteetarako. Ez dira faltako elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa bezalako ohiko ekitaldiak, baina berrikuntzarik ere bada aurtengo egitarauan. Euskal jaien izaera, antzinako garaietatik, euskal kultura eta ohiturak berritzearena izan da. Bide horretatik antolatu dute aurtengo egitaraua ere. Hala, gastronomia, musika, bertsolaritza eta herri kirolak uztartzen dituzten ekitaldiak izango dira datozen egunetan. Euskal jaiekin bat eginez, Ordiziako jubilatuek beraien eguna ospatuko dute igandean. Denera, herriko larehun bat jubilatu elkartuko dira Beti Alai pilotalekuan, bazkaltzeko. Javier Barandiaran elkarteko kideak azaldu duenez, Kutxak opari bana emango die bazkaritara joaten direnei; gainera, orain arte omenaldirik jaso ez duten gizonezko eta emakumezko adinekoenei ordulari bana oparituko diete juntakoek. Sei gazta ere zozkatuko dituzte parte hartzen dutenen artean. Bazkalondoan, orkestrak lagunduta, dantzaldia izango dute. Astelehena eta asteartea gastronomiari eskainitako egunak izango dira. Iñigo Lavadok eta Mikel Zeberiok, Idiazabal erara sukaldatzen ikasteko saioa eskainiko dute D’Elikatuz zentroan. Eta asteartean, Larrun Arri elkarteak antolatzen dituen lehiaketen txanda izango da. Batetik, Elkarteen arteko XXI. Sukaldaritza Lehiaketa egingo dute. Euskal Herriko produktuak erabiliz egindako errezetekin parte har dezakete elkarte gastronomikoetako kideek. Bertakoek ez ezik, Gipuzkoa osoko elkarteetatik [...]
Azarorako lanak amaituta egotea da Udalaren asmoa; guztira 199.974.078 euro kostako da, eta Eusko Jaurlaritzak 118.000 euro emango ditu lanetarako.
Datorren asteazkenean egingo dute Ordiziako Euskal Jaietako aparteko feria. Latxa Ardien Gazta Lehiaketa izan ohi da ikusmin handiena sortzen duen ekitaldia, baina horrekin batera, ganadu, oilo, fruta eta barazki lehiaketak ere egingo dituzte egun berean. Gaur goizean Donostiako Kutxaren egoitzan egin duten ekitaldian, azokaren eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren inguruko berri eman dute. Idiazabal Jatorri Izendapenean 125 ekoizle daude aurten, iaz baino 6 gehiago. Gehienak gazta ekoizten hasi nahi duten artzain gazteak direla azaldu du Miriam Molina, jatorri izendapenaren batzordeko lehendakariak. Ordiziako lehiaketan ere iaz baino gaztagile gehiagok hartuko dute parte. Izena emateko epea ixteko ordu batzuren faltan, 70 bat ekoizlek parte hartuko dutela aurreratu du Molinak (iaz 64 izan ziren). Aurten 38. urtea beteko du lehia horrek. Bihar goizeko 10:30ean hasiko da epaimahaia gaztak probatzen, Juan Mari Arzak sukaldaria epaimahai-buru dela. Sari banaketa eta ondorengo enkantea berriz, 13:30ak aldean izango dira. Berrikuntzak ferian Euskal Jaia, «euskal kultura eta nortasuna aldarrikatzeko eta zabaltzeko festa» dela azaldu du Igor Eguren alkateak, Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. Bere ustetan, «baserritarrak izaera horren parte» dira, eta feriak, «haien lana ezagutarazteko eta bultzatzeko» balio du. Horregatik, ordiziarren eta inguruko herrietako jendearen partehartzea eskatu du. Asteazkeneko feriak izango dituen berritasunak ere azaldu ditu Egurenek. Batetik, Jose Castillo [...]
Legazpiko kantu afaria irailaren 9an egingo dute aurten. 21:00etan Euskal Herria plazan elkartuko dira. Antolakuntzan aldaketak egingo dituzte aurten, eta ez dute ez ogitartekorik ez ardorik eskainiko. Abestien liburuxka salgai jarriko dute eta ogitart...
Igartza Igeriketa Taldeak antolatuta, XXIV. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia, eta Leire Contrerasen omenezko hamargarrena jokatuko da bihar Antzizar kiroldegian. Goizeko 10:30ean hasiko da festa giroko txapelketa, antolatzaileen arabera, «sariketa bat baino gehiago festa bat» izango baita. Igartza elkarteko Gorka San Sebastianek azaldu duenez, «herriko eta inguruko gazteen eta helduen artean igeriketa bultzatzea da helburua», eta horrek emango dio beste urte batez festa itxura biharko txapelketari. Azken urteetan bezala, bihar ere Legazpiko, Ordiziako eta Usurbilgo (Gipuzkoa) igeriketa taldeetako igerilariak Beasaingoekin batera ariko dira, Igartza taldeak gonbidatuta. Hala ere, txapelketa irekia dela azpimarratu du San Sebastianek, eta nahi duten igerilari guztiek parte hartu dezaketela. Iaz 150 parte hartzailek eman zuten izena, eta aurten dagoeneko 120 igerilaritik gora daude apuntatuta. San Sebastianen arabera, aurten ere iazko kopurua berdintzera iritsiko dira. Oraindik izena eman ez dutenek, gaur eta bihar dute aukera. Gaur arratsaldean Antzizar kiroldegian egongo dira Igartza taldekoak, eta bihar 10:00ak arte ere eman ahalko da izena. Haurrek, gazteek eta helduek parte hartu dezakete sariketan. Bihar egingo duten festarekin, aurreko denboraldian igerilariek egindako «lan biakina» agerian utzi nahi dute antolatzaileek, eta «aurtengo denboraldiari hasiera on bat eman». Txapelketatik festara saltoa Hogeita lau urte hauetan ez du etenik izan Antzizar Igeriketa Sari Herrikoiak. Ezta [...]
Beasain futbol taldeak Zarautzen aurka jokatuko du bihar, 18:00etan, Loinatz futbol zelaian. Denboraldiko bigarren partida izango da biharkoa. Beasaindarrak laugarren postuan daude sailkapenean, aurreko larunbatean Zamudioren aurka huts eta bat irabazi...
15M mugimneudaren ostean sortutako plataformak bertaratzeko deia egin die herritarrei, bilkura igande honetan izango da Areizaga-Kalebarren plazan 20:00etan.
Iaz hasitako bidetik, bigarren urtez egingo dute Ordiziako azokako argazki lehiaketa. Euskal jaietako aparteko feriarekin hasi eta irailaren 30era arteko epea izango dute argazkilariek beraien lanak bidaltzeko. Lehiaketarako gaia, Bizitza Ordiziako Az...