Sukaldaritza osasuntsua ikastaroa
‘Elikadura-osasunari buruzko heziketa kanpaina Gipuzkoan’ ekimenaren barruan, sukaldaritza osasuntsua ikastaroa antolatu du Ordiziako D’Elikatuz zentroak. Irailaren 20an, 22an, 27an eta 29an izango da ikastaroa, Ordiziako Goierri Lanbide Eskolan, 17:00etatik 19:30era. D’elikatuz zentroan eman behar da izena (delikatuz@ordizia.org / 943882290), 30 euro ordainduta. Ikasleek errezeta liburu bana jasoko dute.