Saridunak Legazpi Oinez kanpaina amaitutzat eman dute. Azken zozketako irabazleak hauek dira: ·Pankartak berziklatuekin EMAUS fundazioak egindako 4. zozketako bi orgak: Lidia Iturralde eta Maider Romero ·Orga berdeak: Julio Romero, Imelda Mart...
Beasaingo Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak sei tailer antolatu ditu. Urriaren 3an hasiko dira, eta abendura arte iraungo dute. Ikastaroetan parte hartzeko, datorren astean izena ematea beharrezkoa izango da, eta izena emateko jubilatuen elkartera jo...
Udako atsedenaldiaren ondoren, berriz ere martxan da Aizkorri-Goierri Futbol Eskola. Eskola kirolarekin batera benjamin eta alebin mailako lehiaketa hastear dagoenez, berriz ere entrenamendu saioei ekingo diete. Datorren igandean emango diote ofizialki hasiera denboraldi berriari. Aurten 2004 eta 2000 urte bitarteko Goierriko hainbat herrietako neska mutilak arituko dira talde eta kategoria desberdinetan banatuta: benjamin aurrekoak, lehen eta bigarren urteko benjamin eta alebin mistoak eta baita 2. urteko alebin mutilak ere. Azken horiek astean zehar egingo dituzte entrenamenduak, eta beste guztiek igande goizetan. Saio guztiak Segurako Alustiza futbol zelaian izango dira. Haziz doan proiektua Futbol Eskola Claudio Tosiren eta Ormaiztegiko guraso talde baten ekimenez sortu zen 2010ean. Ormaiztegin eta eskualdeko beste hainbat herritan futbol eskolarik ez zegoela eta, Claudio Tosiri eskola sortzearen ideia bururatu zitzaion, eta hainbat gurasori aipatu zien. Haiek begi onez ikusi zuten ideia. Proposamenak Ormaiztegiko mugak gainditu eta Segurako Goierri Futbol Taldearen babesa lortu zuen, eta akordioa ere sinatu zuten ormaiztegiarrek segurarrekin. Eskola haziz doa, eta urtetik urtera, gero eta haur eta familia gehiagok aukeratzen dute proiektu hori. Eskualdeko herri txikietako jokalari ugari biltzen ditu. Eskolakoen hitzetan «horrek eskualde mailako giza harremanak errotzen ditu, umeei eta familiei aukera berriak eskainiz». Aurtengoa ere ez da salbuespena izan, eta matrikulaziorik gehienak [...]
zingizango.com• Datorren zapatuan Bateragune auzia salatzeko manifestazioa egingo da Bilbon. Karibe Zaharra tabernan eta Arranon autobusean joateko izena eman ahal izango da. Autobusa Elizondotik aterako da 15:30ean eta ostirala baino lehen eman beh...
Azken hiru urteetan proiektu eta saltsa ugaritan ibili da Jose Mari Goenaga (Ordizia, 1976) zine zuzendaria. Lucio eta 80 egunean lanek izandako harreraren ondoren, Lagun mina laburmetraia egin du orain. Asteburuan Donostiako Zinemaldian eman dute bere lana, pase berezi batean. Orain, hilabete batzuetarako atsedena hartzeko asmoa du. Zuen lana ikusi ez duen bati, nola azalduko zenioke zer den ‘Lagun mina’, zer kontatzen du? Diferentzia kulturalen eta laguntasuna ulertzeko dauden modu ezberdinen inguruan hitz egiten du. Esan behar da laburmetrai hau proiektu zabalago baten parte dela. Lander Camarero zuzendari bilbotarra, dokumental bat egiten ari zen, kultura ezberdinetan historia bera jorratzeko egon daitezkeen desberdintasunen inguruan. Eta horretarako, esperimendu moduko bat proposatu zuen: hiru kultura ezberdin hartu, peruarra, indiarra eta euskalduna, eta herri horietako ekipo banari, Printze Txikia istorioaren egokitzapen bat egiteko eskatu zion. Abiapuntu horri helduta, Aitor Arregi gidoigileak eta biok garatu genuen Lagun mina. Eta diferentzia kultural horiek, nola islatu dituzue filmean? Ipuinak, azeri baten eta printzearen artean sortzen den adiskidetasuna kontatzen du. Ideia hori oinarri hartuta, gizartean laguntasuna ulertzeko dauden modu ezberdinak irudikatu nahi izan ditugu. Berez laburrak kontatzen duena zera da, oporretan zoazenean askotan gertatzen dena; lagun bat egiten duzu eta esaten diozu «Euskal Herrira bazatoz, badakizu han etxe [...]
Ez dirudi garai oparoena denik txirrindulari probentzat: Goierrin bezala kanpoan, banaka-banaka erortzen ari dira egutegitik. Finantzatzeko diru iturriak agortu direlako askotan, edo antolatzeko boluntariotza ere krisian delako, ez gutxitan. Kontrako adibidea dute Zaldibian, ordea, larunbat honetan. Azkeneko hogeita hamar bat urtean lasterketarik gabe izan ondoren, Gailurrerantz elkarteko ziklismo sailekoek heldu diote erronkari, eta sortu dute. Afizionatu mailako proba izango da Zaldibiako I. Txirrindulari Sari Nagusia, eliteko eta 23 urtepeko ziklistentzat. 114,8 kilometroko ibilbidea prestatu dute, beti ere Zaldibia-Ordizia-Itsasondo-Legorreta-Alegia-Amezketa zirkuitu preziatuan. Euskaldun Torneoko azken lasterketa da. Hego Euskal Herriko afizionatu txapelketa dagoeneko zehaztuta baldin badago ere —Jorge Martin Montenegro da txapeldun; taldeka, Caja Rural— txirrindulari sorta baten ikuskizuna ziurtatuta dago. Errepideko denboraldia agortzear da, eta zuzendariekin harremanean dira antolakuntzakoak. «80 bat txirrindulari espero ditugu. Talde askori bidali diegu gonbidapena», dio Harriet Mendizabalek, antolakuntza taldearen izenean. Garai batean Santa Fe jaietan jokatu ohi zen lasterketaren gomutan sortu dute Zaldibiako Sari Nagusia, hein batean. «Ilusioz» daude zaldibiarrak. Hiru helburu nabarmendu ditu Gailurrerantzeko Mendizabalek: «Lehenago egiten zuten lasterketa berreskuratzea da bat. Bestetik, zalego polita dago herrian gogotsu, antolatzeko prest, eta herriari zerbait berria eskain diezaiokegu. Zaldibian txirrindularitza sustatzea ere bada, noski». Lehen aldia dute antolakuntza talde honetakoek lasterketen munduan. Bospasei lagun ari dira. «Dirua [...]
Anjel Mari Peñagarikano eta Julio Soto bertsolariek bertso afarian kantatuko dute, gaur iluntzean, Lazkaon. Maizpide euskaltegiko jangelan izango da saioa. 21:30ean hasiko da afaria, eta ondoren da bertso jarduna. Maizpide euskaltegiak uztail, abuztu ...
Lagun artean euskaraz aritzeko Mintzalaguna ekimenean parte hartzen duten Ordiziako eta Lazkaoko kideek indarrak batu dituzte. Ikasturtea hasteko, gaur topaketa egingo dute Lazkaoko plazako frontoian, 18:45ean. Kafea hartuz egingo dituzte lehenengo sol...
Ataun San Martingo festa batzordeak gaur, astezkena, egingo du azaroko jaiak antolatzeko lehenbiziko bilera. Oargi elkartean da batzarra, 19:30ean. Herritar guztiei egin diete parte hartzeko gonbita.
Ehiza denboraldiaren atarian egonik, urtero bezala Seguran egin zuten ehiza postuen enkantea. Aurten Apota 9 postuarengatik jarri dute diru gehien: 8.610 euro, hain zuzen. Apota 9 oso preziatua da ehiztarien artean, eta urte askotan izan da posturik garestiena, esaterako 2007. urtean. Orduan 15.200 euro ordaindu zituzten berarengatik, aurten baino 6.590 euro gehiago. Aurten bigarren ordainduena Agiñaran 1 postua izan da. Berarengatik 7.530 euro ordaindu dituzte. Zerrendan hirugarrena, Apota 11 izan da. 7.111,11 euro ordaindu dute ehiztariek bertan ehizatzeko eskubidea lortu asmoz. Posturik merkeena Letain 3 izan da. Ehiztariek 151 euro jarri dituzte berarengatik. Bestalde, erosi gabe geratu diren postuak ere badira. Guztira 62 postu enkantean Aurten 62 postu atera dituzte enkantera, beste urte batzuetan baino gehiago. 2008an esaterako 49 ehiza postu erosteko aukera izan zen. Aurtengoak 14 eremutan daude banatuta: Agiñaran, Alkain, Apota, Aratz, Garagartza, Iturgain, Larrebil, Leotaran, Letain, Lixibaleku, Peazulueta, Portugaña, Txabolatxo eta Ultzama. Ehiza postu gehien dutenen artean daude Larrebil (9), Apota (8), Letain (8), Ultzama (7), Aratz (5 ) eta Leotaran (5) inguruak.
Beasaingo Udalak, «herritarren ekarpen, kezka eta iritziak jasoz gobernatzeko asmoa» azaldu du berriz ere, «herritar ororekin parte hartzerako bideak zabalduz». Hala, udala osatzeko sortu dituzten hamaika batzordeak berriz martxan jarriko dituztela iragarri dute. Hirigintza; Ogasuna eta Ondarea; Udal Antolakuntza; Euskera eta Kultura; Turismoa eta merkataritza; Ongizatea; Zerbitzu, Landa eta Ingurumena; Partaidetza, Berdintasuna, Immigrazioa eta Hezkuntza; Gazteria eta Kultura; Igartzako batzorde berezia; eta Arana kaleko batzorde berezia dira udalak osatu dituen batzordeak, eta hauetako edozeinetan parte hartu dezakete herritarrek. Batzordeetan parte hartu nahi duenak, irailaren 30era arte du izena emateko epea. Izena udaletxeko harrera bulegoan eman behar da, bertara joanda, telefonoz edo mezua bidalita (harrera@beasain.net). Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, batzordeen maiztasuna hilean behinekoa izango da, «beti ere batzorde bakoitzaren beharrean arabera». Batzorde irekiak izatearen helburua, «mahai gainean jartzen diren egoera, gai eta arazoak aztertu eta horiei irtenbide egokiena ematea» dela zehaztu du Agirrek. Parte hartze guneak Beasain herritar guztien artean eraitzeko, «udala herrira gerturatzea eta herritarrak udalera gerturatzea ezinbestekoa» dela azaldu du Zezilia Herrador zinegotziak. Horretarako parte hartzea bultzatu nahi dute, «egin beharrekoak proposatu, eztabaidatu eta erabakitzeko». Hala, batzordeak, «parte hartzea posible egin dezaketen guneak» izango direla gehitu du Herradorrek. Dagoeneko hainbat herritarrek hasitako bideari heldu nahi diote, «dagoeneko lanean [...]
zingizango.com• Goierri Garaiko udaletako euskara zerbitzuek eta ZingiZango eta Zintzo Mintzo euskara elkarteek bideo-esketxen lehiaketa antolatu dute. Bi minutu iraun beharko ditu gehienez eta gaia “Tabernariei euskaraz” izango da. Esketx eredu bat eta oinarriak bidali dizkigute. Hona hemen: Edonork egiteko moduko lanak izan daitezke, mugikorrarekin ere egin daiteke. Adibidea goiko bideoa da. Lehiaketaren oinarriak: Gaia: tabernariei euskaraz Iraupena: gehienez 2 minutukoa Xedea: Tabernariengan eta bezeroengan euskara erabiltzeko premia handiagoa senti dezaten eragitea. Baldintzak: Bideo egileek Urola Garaikoak izan behar dute, Legazpi, Urretxu, Zumarraga edo Ezkio-Itsasokoak. Gutxienez 16 urte izan behar dituzte eta nahi adina lan aurkeztu ditzakete. Lanen ezaugarriak: Bideoek askatasun osoa dute bai muntaiari, bai adierazpen artistiko eta sormenekoei dagokienez. Epaimahaiaren ustez duintasunaren edo begirunearen aurka doazen bideoak zuzenean kanporatuko dira. Lanen aurkezpena: Bideoen grabaketa eta muntaia parte hartzaileek egin behar dute. Telefonoak, bideo kamerak… erabil daitezke. -Bi modu daude lanak aurkezteko. Euskarri digitalean Urretxuko, Zumarragako edo Legapziko euskara zerbitzuetara eramatea edo tabernariei.euskaraz@gmail.com helbidera bidaltzea. -Egileek bideoan agertzen diren pertsonen baimena beharko dute. Lanak aurkezteko epea: Urriak 30 Epaia: 1.- Ikus-entzunezkoetan adituak diren pertsonez osaturiko taldeak aukeratutakoa. 2.- herritarrek azaroaren 14tik 27ra bitartean bozka emanez aukeratutakoa. Sariak: -Ikus entzunekoetan adtua den epaimahaiak aukeratutakoak 300 euro jasoko ditu -Herritarrek aukeratutakoak [...]
Zegamako Bilduk gogor salatu du San Bartolome jaietan «gazte batzuk zenbait senegaldar erasotu izana», eta ez duela «arrazakeriarik» onartzen aipatu du. Zegamako Bilduren hitzetan San Bartolome jaiek «ez zuten bukaera onik izan jatorri senegaldarreko gazteentzat». Senegaldar horiek Zegama eta inguruan ezagunak izan arren, «eskualdeko zenbait gaztek ez dituztela beraien ondoan onartzen, eta haiek erasotzera ausartzen» direla kritikatu du Bilduk . Abuztuaren 27an, larunbat gauean gertatu zen Zegamako Bilduk «tamalgarritzat» jo duen gertakaria. Bilduk azaldutakoaren arabera, Lazkao eta Azpeitiko gazte batzuk «gogor» eraso zieten jatorri senegaldarreko mutilei. «Gau osoa zirikatzen, sesio bila eta haien postua txikitzen pasatu ondoren, goizeko seirak inguruan gertatu zen ezbeharrik handiena». Bilduko kideek azaldu dutenez, udaletxe aurrean zeuden barandetako bat hartu eta postuaren barruan zeuden senegaldarrei bota zieten, berriro postua hautsiz. «Postuaren euskarri moduan erabiltzen dituzten metalezko barra gogorrak hartu eta haiekin ere jo zituzten». Horrela, senegaldar jatorriko gazte bat ospitalera eraman behar izan zuten, zaurituta. «Ikuskizun tamalgarria eta lotsagarria izan zen zegamarrontzat», dio Bilduk, eta gaineratu du «beltzak izateagatik» jipoitu eta iraindu zituztela. Salaketa eta babesa Gertatutakoaren aurrean, Bildukoek diote Zegamako herritar moduan ez dutela horrelako edo antzeko jarrerarik onartuko beraien herrian, ez beste inon. «Ez dugu arrazakeriarik onartzen! Ez ditugu larunbat gauean jarrera arrazista hura [...]
Legazpiko Mintzalagunak Mintzalaguna egitasmoaren barruan, euskaraz hitz egiteko lagun taldeak berriro ere lanean hasiko dira Goierri Garaian. Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko euskaltegiek sustatu ohi dute Mintzalaguna ekimena. Euskaraz hitz egi...
Zingizangok Lakiolan antolatu zuen erromeriko zozketaren irabazlea Sebastian Santesteban da. 1240 zenbakiarekin Gabiriako Korta jatetxean marisko-jana irabazi du.
Mugikortasun iraunkorraren astea ari dira garatzen Lazkaon. Astelehenean hasi zen, eta etzi bukatuko da, ostiralarekin. Autorik gabeko nazioarteko egunaren harira —bihar da—, naturalki eta ekologikoki batetik bestera ibiltzeko moduak, ereduak eta i...
Hamasei urtetik gorako zaldibiarrentzat zuzenduta hiru ikastaroren eskaintza jarri du Zaldibiako Udalak. Soinketa herenegun hasi zen, aerobic eta hirugarren adinekoen mantentze gimnastika egiteko. Makillajea eta azalaren oinarrizko zaintza da beste auk...