Zapatuko manifestaziorako autobusa Legazpitik

zingizango.com• Datorren zapatuan Bateragune auzia salatzeko manifestazioa egingo da Bilbon. Karibe Zaharra tabernan eta Arranon autobusean joateko izena eman ahal izango da. Autobusa Elizondotik aterako da 15:30ean eta ostirala baino lehen eman beh...

zingizango.com•
Datorren zapatuan Bateragune auzia salatzeko manifestazioa egingo da Bilbon. Karibe Zaharra tabernan eta Arranon autobusean joateko izena eman ahal izango da.

Autobusa Elizondotik aterako da 15:30ean eta ostirala baino lehen eman beharko da izena.

Manifestaziora joateko dei egin dutenen artean daude EA, Alternatiba, ezker abertzalea eta Aralar. Sindikatuen artean, berriz, LAB, EILAS, Hiru, EHNE eta ESK. Eragileei dagokienez, Lokarri, Esait, Euskal Herriak Bere Eskola, Giza Eskubideen Behatokia, Euskal Herrian Euskaraz, Gazte Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, TAT eta Bai Euskal Herriari.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa