Doan tokira doala, jaia ziurra
Hala dio garagardo mota ospetsu baten iragarkiak. Goiburuko lelo hori asmatzen ez zuten ahalegin handirik beharko, izen bereko jaiak zenbat herritan ospatzen dituzten ikusita. Goierrin, bost herritan festak antolatu dituzte San Migel egunean eta inguruan. Altzagan, Gaintzan eta Idiazabalgo Urtsuaranen urteko jai nagusiak dituzte. Lazkaon ere herritar ugari plazara bilduko da bihar, sanprointzioak aspaldi atzean utzita, festa herrikoi estimatura. Ormaiztegin aurreko astebukaeran garatu zituzten ekitaldiak. Legazpin ere gogoratuko dute festaburua, izen bereko baselizaren bueltan. Argizaiolen erakusketa jarriko dute San Migel elizan, eta bihartik igandera egunero ikusi ahalko da. Felix Pinillosek bere eskuz egindako 70 ohol dira. Sagardoarentzat ere baleko amua litzateke titularrekoa, alajaina. Hain modako dauden sagardo dastaketak egingo dituzte Altzagan igande iluntzean, txistorrarekin lagunduta, eta Gaintzan larunbat gauean. Lazkaon larunbatean izan zen. Ordubetean 600 botila hustu ziren. Mondeju garaia ere hastera doa, eta ardiki hestebeteak presentzia izango du egunotako jaietan. Gaintzan eta Urtsuaranen, adibidez. Gaintzarrek herri afaria antolatu dute dastaketaren aberasgarri, gainera. Mozorrotuen gaua izango da zapatukoa. Afaritara ere mozorrotuta joateko deia egin dute. Goierrin biztanlez bi herririk txikienak direnetan trikitilariek girotuko dituzte asteburuko bi egunak; baita Urtsuaranen ere. Bertsolariek Altzagan eta Urtsuaranen —larunbatean eta igandean— dute lana. Igandean kirol erakustaldiak eta lasterketak izango dira. Gaintzan, 28. aldiz txirrindularien [...]
Hala dio garagardo mota ospetsu baten iragarkiak. Goiburuko lelo hori asmatzen ez zuten ahalegin handirik beharko, izen bereko jaiak zenbat herritan ospatzen dituzten ikusita. Goierrin, bost herritan festak antolatu dituzte San Migel egunean eta inguruan. Altzagan, Gaintzan eta Idiazabalgo Urtsuaranen urteko jai nagusiak dituzte. Lazkaon ere herritar ugari plazara bilduko da bihar, sanprointzioak aspaldi atzean utzita, festa herrikoi estimatura.
Ormaiztegin aurreko astebukaeran garatu zituzten ekitaldiak. Legazpin ere gogoratuko dute festaburua, izen bereko baselizaren bueltan. Argizaiolen erakusketa jarriko dute San Migel elizan, eta bihartik igandera egunero ikusi ahalko da. Felix Pinillosek bere eskuz egindako 70 ohol dira.
Sagardoarentzat ere baleko amua litzateke titularrekoa, alajaina. Hain modako dauden sagardo dastaketak egingo dituzte Altzagan igande iluntzean, txistorrarekin lagunduta, eta Gaintzan larunbat gauean. Lazkaon larunbatean izan zen. Ordubetean 600 botila hustu ziren. Mondeju garaia ere hastera doa, eta ardiki hestebeteak presentzia izango du egunotako jaietan. Gaintzan eta Urtsuaranen, adibidez.
Gaintzarrek herri afaria antolatu dute dastaketaren aberasgarri, gainera. Mozorrotuen gaua izango da zapatukoa. Afaritara ere mozorrotuta joateko deia egin dute. Goierrin biztanlez bi herririk txikienak direnetan trikitilariek girotuko dituzte asteburuko bi egunak; baita Urtsuaranen ere. Bertsolariek Altzagan eta Urtsuaranen —larunbatean eta igandean— dute lana.
Igandean kirol erakustaldiak eta lasterketak izango dira. Gaintzan, 28. aldiz txirrindularien igoera egingo dute, Zaldibiako bidegurutzetik herriguneraino. Altzagan herri kirol jaialdia antolatu dute, aizkolariekin eta Goenatxo aita-seme harrijasotzaileekin. Urtsuaranen herritarren arteko herri kirol desafioa egingo dute, igande eguerdian.
Lazkaon herri afaria
Jubilatuen eguna ospatzeaz gain, giro herrikoiak Lazkaon bihar borobilduko du asteburuan hasitako egitaraua. Zaindariaren festak apirilean diren arren, parrokiaren festaburua jai herrikoi estimatua da. Gaueko herri afaria horren seinale; ehunka lagun elkartuko dira plazako pilotalekuan, 21:00etan. Udaletxetik jakinarazi dutenez, frontoian mahaiak jartzen 18:00etan hasi ahalko dute herritarrek.
Lanean ariko diren udal langileen jarduna
Aurrez, haurrentzat puzgarriak jarriko dituzte, goiz eta arratsalde, herriko hiru tokitan. Festa giroko osagaiak auzoetara zabaltzeko udal gobernu berriak hartu duen erabakiarekin, plaza nagusian, Gurutze auzuneko parke gorrian eta Santa Madalenako parkean jarriko dituzte puzgarriak.
Lazkaoko pilota txapelketako finala eguerdian jokatuko dute, baita eskola-umeen arteko lehiaketa ere.
Kantuzale taldeak jarriko dio musika doinua lazkaotarren festari. Kantu-jira egingo dute, 19:00etan Gerriko paretik hasita.