Hala dio garagardo mota ospetsu baten iragarkiak. Goiburuko lelo hori asmatzen ez zuten ahalegin handirik beharko, izen bereko jaiak zenbat herritan ospatzen dituzten ikusita. Goierrin, bost herritan festak antolatu dituzte San Migel egunean eta inguruan. Altzagan, Gaintzan eta Idiazabalgo Urtsuaranen urteko jai nagusiak dituzte. Lazkaon ere herritar ugari plazara bilduko da bihar, sanprointzioak aspaldi atzean utzita, festa herrikoi estimatura. Ormaiztegin aurreko astebukaeran garatu zituzten ekitaldiak. Legazpin ere gogoratuko dute festaburua, izen bereko baselizaren bueltan. Argizaiolen erakusketa jarriko dute San Migel elizan, eta bihartik igandera egunero ikusi ahalko da. Felix Pinillosek bere eskuz egindako 70 ohol dira. Sagardoarentzat ere baleko amua litzateke titularrekoa, alajaina. Hain modako dauden sagardo dastaketak egingo dituzte Altzagan igande iluntzean, txistorrarekin lagunduta, eta Gaintzan larunbat gauean. Lazkaon larunbatean izan zen. Ordubetean 600 botila hustu ziren. Mondeju garaia ere hastera doa, eta ardiki hestebeteak presentzia izango du egunotako jaietan. Gaintzan eta Urtsuaranen, adibidez. Gaintzarrek herri afaria antolatu dute dastaketaren aberasgarri, gainera. Mozorrotuen gaua izango da zapatukoa. Afaritara ere mozorrotuta joateko deia egin dute. Goierrin biztanlez bi herririk txikienak direnetan trikitilariek girotuko dituzte asteburuko bi egunak; baita Urtsuaranen ere. Bertsolariek Altzagan eta Urtsuaranen —larunbatean eta igandean— dute lana. Igandean kirol erakustaldiak eta lasterketak izango dira. Gaintzan, 28. aldiz txirrindularien [...]
Urriaren 6an, ostegunean, hasita aurten ere eskulan ikastaroa egingo dute mutiloarrek. Saioak ostegunetan izango dira, 15:00etatik 18:00etara bitartean. Ikastaroa egin nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu Mutiloako udaletxean. Bestalde, soinketa...
Ostegunero bezala, bihar ere bingoan jokatzeko aukera izango dute pentsiodunek eta jubilatuek Segurako Atseden elkartean. Joku horretan ibili nahi dutenek 16:00etatik 18:00etara bitartean agertu behar dute elkartera.
Beasaingo kantu-jirak etzi egingo du lehen saioa. Oporretan hartutako atsedenaren ondoren, Igartzako zubian elkartuko dira bihar beasainen abestea gogoko duten herritarrak. Ohi bezala, herriko hainbat kale zeharkatuko dituzte kantuan, eta Bideluze ...
Errementari etxea berritzeko helburuarekin, epaimahiak aukeratu dituen bost proiektuak herritarrei azalduko dizkiete etzi udaletxean, 10:30etik aurrera. Ondoren herritarrek bozka emateko aukera izango dute. Aurreko legealdian Zeraingo Udalak Landa Gipuzkoa 32 herri txikietarako garapen programatik Errementari etxea erosteko eta bertako proiektua egiteko 180 mila euroko diru laguntza jaso zuen. Udalak aspalditik zuen eraikin hori bereganatzeko asmoa, besteak beste, Errementari etxearen jarraian dagoen eraikina, Serorategi etxea, Udalaren esku dagoelako duela bederatzi urtetik, eta biak batuta aukera ugari zabaltzen zaizkiolako Udalari. Herriko udaletxea eta beste hainbat zerbitzu, bertan kokatu nahi dituzte. Errementarin eta Serorategin zein zerbitzu joango diren erabakitzeko zenbait herri bilera egin zituzten, eta hauek dira Zeraingo herriak aukeratutako zerbitzuak: udaletxea, Zerain Dezagun Fundazioaren bulegoak, mediku zerbitzua, turismo bulegoa eta denda, erabilera anitzeko gela handi bat eta beste txiki batzuk, Liztormendi elkartea, liburutegia eta ludoteka, udal biltegia eta komun publikoak. Ideien lehiaketa Behin gune horretan emango diren zerbitzuak aukeratuta, proiektua zeini esleitu erabakitzeko ideien lehiaketa jarri zuten abian. Uztailaren erdi aldean deitu zuen Etorlurrek lehiaketa. Arkitektoei herriak izendatutako zerbitzuak Errementari eta Serorategi eraikinetan kokatzea, eta proiektua aurkeztea eskatzen zitzaien. Zituzten zalantzak argitu asmoz, galderak egiteko aukera izan zuten lehen egunetan parte hartzaileek. Bi eraikinak barrutik ikusteko bisita eguna ere egin zuten uztailaren [...]
Urria zine emanaldiz beteta dator Legazpin. Zine Kluba, haurrentzako zinema eta igandeetako emanaldiak batuko dira astero. Zine Klubari dagokionez, ostiral gauetan egingo dituzte emanaldiak, 22:15ean. Datorren astean hasiko dituzte, Alberto Gorriti...
Edateko uraren sarean hobekuntza batzuk egin behar dituzte Itsasondon aste honetan. Hori dela eta, gaur eta etzi ura kenduko dute, goizean. Etena 09:00etatik 12:00etara izango dela aurreikusi du udalak. Kale Nagusian, Goiko Kalen, Beko Kalen, Ibaiondo ...
Ataun San Martin auzoko azaroko festak antolatzeko bigarren batzarra gaur egingo dute, aurreko astekoaren ondotik. Oargi elkartean 19:30ean da bilera. Egitarauko ekitaldiak finkatzen jarraituko dute. Aurrerantzean bilerak astero egiteko asmoa daukate.
Edukiontzi marroiera hondakinak botatzeko poltsak makinen bidez banatuko dituzte aurrerantzean Beasainen. Sasieta Mankomunitateak hiru makina jarriko ditu horretarako herriko hiru gunetan: Ezkiaga auzkoko KZgunean, Loinazko San Martin plazako liburutegi ondoko kultur etxeko sarreran, eta Antzizar kiroldegian. Poltsak eskuratu ahal izateko, erabiltzaile guztiek txartel pertsonalizatu bat beharko dutela azaldu du Enrike Enparantza Sasietako teknikariak. Urriko lehen bi asteetan postaz banatuko dituzte txartelak. Makina bakoitzean, 400 poltsa inguru jarriko dituzte, multzo ezberdinetan banatuta, eta «momentuz, erabiltzaileek hiru hilean behin hartu ahalko dute sorta berria makinatik». Lehen sorta hartutakoan, makinak berak adieraziko dio txarteldun bakoitzari noiz hartu ahalko dituen berriz. Enparantzak zehaztu duenez, «baliteke denborarekin hiru hilabeteko muga, bi hilabetera jaistea». Izan ere, etxe bakoitzean ohitura ezberdinak daude, eta baliteke familiabatzuek poltsa gehiago behar izatea. «Halako kasuan daudenei, txartela erabiltzeko maiztasuna aldatuko diegu». Poltsak hartu nahi dituztenek, makinan txartelaren marrazkia duen puntu laranjara gerturatu behar dute txartela, eta poltsak, automatikoki eskuratuko dituzte. Makinako poltsak, orain artekoen aldean handiagoak direla ere azaldu du Enparantzak. «Orain arte poltsak asko betetzen zirenean kosta egiten zen korapiloa egitea. Horregatik, aurrerantzean, poltsa handiagoak banatuko ditugu». Bulego berrira doazelako Orain arte, poltsa berriak eskuratu ahal izateko, jendea bulegora joaten zela jakinarazi du Enparantzak. Datozen asteetan ordea, Ormaiztegira doan errepide [...]
Astelehenetik (urriak 3) aurrera berriz ere martxan izango da ludoteka zerbitzua. Haurrek astelehenetik ostiralera bitartean egon ahalko dute bertan, 16:30etik 19:00etara bitartean. Iazko arautegiak jarraituko du indarrean. Ume bakoitzeko 20 euro ordai...
Gripearen aurkako txertoak urriaren 6an, ostegunean, jarriko dituzte Mutiloako osasun zentroan, 10:00etatik 11:00etara bitartean. Txertoa jarri nahi duenak Beasaingo osasun zentroko telefono zenbakira, 943 02 77 00ra deitu behar du. Bertan emango diote...
Javier Arroyo, Odol Emaileen elkarteko lehendakaria Hamargarren aldiz ospatuko dute aurten Boluntarioen Eguna. Larunbatean izango da, eta guztira, Beasaingo hamazazpi elkarte irtengo dira kalera egunero-egunero egiten duten lana zein den herritarrei azaltzera. Urtero bezala, aurten ere, herriko elkarte baten lana narbarmenduko dute. Odol emaileek jasoko dute oroigarria aurten. 1969az geroztik ari dira lanean odol emaileak Beasainen. Javier Arroyok, elkarteko lehendakariak, azaldu dunez, “edozein kasutarako, edozein pertsonentzako eta edozein momentutarako odola ematea da” odol emaileen lana. Lan “altruista eta boluntarioa” izanda, askotan kosta egiten da lanerako prest dagoen jendea aurkitzea, baina Beasainen “urte guztian zehar odola emateko prest dagoen jende talde bat osatzea” lortu dute. Izan ere, elkarteko kideen lana ere bada behin elkartera gerturatzen diren emaileak berriz ere joan daitezen lortzea. Garrantzitsuena kopurua mantentzea Arroyok azaldu duenez, 900 lagunekin osatutako taldea hasi zen Beasainen odola ematen. Baina bizitzak berezkoak dituen zergatien ondorioz jendea uzten joan da. “Adinak aurrera egiten duenean jendearen osasunak behera egiten du, eta gaixotasunak, heriotzak… etortzen dira eta odol emaileen kopuruak behera egiten du”. Hala ere, gaur egun ia 700 emaile inguru daude Beasainen, “zerbait gertatuz gero, herri guztiari odola emateko adina”, zehaztu du Arroyok. Izan ere, garrantzitsuena urte guztian zehar odol emaile kopurua mantentzea da, eta [...]
AFAGI Gipuzkoako Alzheimer gaixoen senitartekoen elkarteko kideek alzheimerrari buruzko hitzaldia egingo dute etzi 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Gaixotasuna dutenekin batera bizitzeak zaintzaileengan sortzen dituen arazoez hitz egingo dute Koldo Aulestia AFAGIko lehendakariak eta Naroa Diaz gizarte langileak. Hitzaldia irekia izango da.
Hainbat ikastarotan izena emateko epea luzatu dute Legazpin. Modu honetan, eskulan ikastaroan, josteko konponketa txikiei dagokienean edota altzariak berritzekoan bihar arte eman ahalko da izena. Lehen biak urte osokoak dira. Eskulanena astearteetan et...
Urriaren 7tik 9ra bitartean, Ordiziako XIII. Artisautza Jardunaldiak egingo dituzte. Asteburu horretako ekitaldiak girotzeko, ordea, artisauen lana gertutik ezagutzeko aukera eman nahi diete herritarrei. Horretarako, Ordiziako Udalak eta Gabiltza elkarteak bi ikastaro antolatu dituzte datozen asterako; batean telarrak egiten erakutsiko dute, eta bestean, artilearekin egin daitezkeen artisau lanak. Aurtengo artisautza jardunaldien gai nagusia, «ardia eta artisautza» izango da. Horregatik, gai hori jorratu nahi izan dute ikastaroetan ere. Helduentzako saioak izango dira, eta Barrena jauregian emango dituzte. Gerriko telar ikastaroa, urriaren 3tik 5era izango da, 10:00etatik 13:00etara. Mireia Segurak emango du, eta bertan, artilearekin oihal bat nola egiten den ikasi ahal izango da. Bigarren saioa, berriz, artilearekin egin daitezkeen artisau lanetarako hastapen ikastaroa izango da. Urriaren 4tik 6ra emango dute, Mar Joaquin del Riok gidatuta. Saio horren helburua, artilea nola erabil daitekeen ikasteaz gain, ardatz eta goruaren bidezko irutea edota fieltroaren eta tindaketen teknikak ikastea da. Bi ikastaro horien matrikula 20 eurokoa izango da, eta aurrez eman behar da izena, 615 76 62 87 telefono zenbakira deituta edo difusion@gabiltza.net helbidera mezu bat bidalita. Eskoletan tailer ibiltariak Datorren asterako, helduentzako ikastaroez gain, umeentzako tailerrak ere antolatu dituzte. Herriko ikastetxeetan emango dituzte, urriaren 3tik 6ra bitartean. Sandra Cliville artisauak artilearen prozesu osoa azalduko [...]
Iraileko ohiko osoko bilkura du gaur Lazkaoko Udalbatzak, 19:30ean hasita, udaletxean. 2010eko kontu orokorra onartuko dute batetik. Kiroldegia berritzeko 4. fasearen bi obra egiaztagiri aurkeztuko dituzte, baita diru bilketarako Foru Aldundiarekin egi...
Hala dio garagardo mota ospetsu baten iragarkiak. Goiburuko lelo hori asmatzen ez zuten ahalegin handirik beharko, izen bereko jaiak zenbat herritan ospatzen dituzten ikusita. Goierrin, bost herritan festak antolatu dituzte San Migel egunean eta inguruan. Altzagan, Gaintzan eta Idiazabalgo Urtsuaranen urteko jai nagusiak dituzte. Lazkaon ere herritar ugari plazara bilduko da bihar, sanprointzioak aspaldi atzean utzita, festa herrikoi estimatura. Ormaiztegin aurreko astebukaeran garatu zituzten ekitaldiak. Legazpin ere gogoratuko dute festaburua, izen bereko baselizaren bueltan. Argizaiolen erakusketa jarriko dute San Migel elizan, eta bihartik igandera egunero ikusi ahalko da. Felix Pinillosek bere eskuz egindako 70 ohol dira. Sagardoarentzat ere baleko amua litzateke titularrekoa, alajaina. Hain modako dauden sagardo dastaketak egingo dituzte Altzagan igande iluntzean, txistorrarekin lagunduta, eta Gaintzan larunbat gauean. Lazkaon larunbatean izan zen. Ordubetean 600 botila hustu ziren. Mondeju garaia ere hastera doa, eta ardiki hestebeteak presentzia izango du egunotako jaietan. Gaintzan eta Urtsuaranen, adibidez. Gaintzarrek herri afaria antolatu dute dastaketaren aberasgarri, gainera. Mozorrotuen gaua izango da zapatukoa. Afaritara ere mozorrotuta joateko deia egin dute. Goierrin biztanlez bi herririk txikienak direnetan trikitilariek girotuko dituzte asteburuko bi egunak; baita Urtsuaranen ere. Bertsolariek Altzagan eta Urtsuaranen —larunbatean eta igandean— dute lana. Igandean kirol erakustaldiak eta lasterketak izango dira. Gaintzan, 28. aldiz txirrindularien [...]
Zaldua kazetari eta artista zumarragarrak gertutik bizi izan zituen 2011ko irailaren 11ko gertakariak New Yorken, gaur orduan bildutako irudiak erakutsiko ditu Zelai...