Edukiontzi marroierako poltsak banatzeko hiru makina jarri dituzte
Edukiontzi marroiera hondakinak botatzeko poltsak makinen bidez banatuko dituzte aurrerantzean Beasainen. Sasieta Mankomunitateak hiru makina jarriko ditu horretarako herriko hiru gunetan: Ezkiaga auzkoko KZgunean, Loinazko San Martin plazako liburutegi ondoko kultur etxeko sarreran, eta Antzizar kiroldegian. Poltsak eskuratu ahal izateko, erabiltzaile guztiek txartel pertsonalizatu bat beharko dutela azaldu du Enrike Enparantza Sasietako teknikariak. Urriko lehen bi asteetan postaz banatuko dituzte txartelak. Makina bakoitzean, 400 poltsa inguru jarriko dituzte, multzo ezberdinetan banatuta, eta «momentuz, erabiltzaileek hiru hilean behin hartu ahalko dute sorta berria makinatik». Lehen sorta hartutakoan, makinak berak adieraziko dio txarteldun bakoitzari noiz hartu ahalko dituen berriz. Enparantzak zehaztu duenez, «baliteke denborarekin hiru hilabeteko muga, bi hilabetera jaistea». Izan ere, etxe bakoitzean ohitura ezberdinak daude, eta baliteke familiabatzuek poltsa gehiago behar izatea. «Halako kasuan daudenei, txartela erabiltzeko maiztasuna aldatuko diegu». Poltsak hartu nahi dituztenek, makinan txartelaren marrazkia duen puntu laranjara gerturatu behar dute txartela, eta poltsak, automatikoki eskuratuko dituzte. Makinako poltsak, orain artekoen aldean handiagoak direla ere azaldu du Enparantzak. «Orain arte poltsak asko betetzen zirenean kosta egiten zen korapiloa egitea. Horregatik, aurrerantzean, poltsa handiagoak banatuko ditugu». Bulego berrira doazelako Orain arte, poltsa berriak eskuratu ahal izateko, jendea bulegora joaten zela jakinarazi du Enparantzak. Datozen asteetan ordea, Ormaiztegira doan errepide [...]
Edukiontzi marroiera hondakinak botatzeko poltsak makinen bidez banatuko dituzte aurrerantzean Beasainen. Sasieta Mankomunitateak hiru makina jarriko ditu horretarako herriko hiru gunetan: Ezkiaga auzkoko KZgunean, Loinazko San Martin plazako liburutegi ondoko kultur etxeko sarreran, eta Antzizar kiroldegian. Poltsak eskuratu ahal izateko, erabiltzaile guztiek txartel pertsonalizatu bat beharko dutela azaldu du Enrike Enparantza Sasietako teknikariak. Urriko lehen bi asteetan postaz banatuko dituzte txartelak.
Makina bakoitzean, 400 poltsa inguru jarriko dituzte, multzo ezberdinetan banatuta, eta «momentuz, erabiltzaileek hiru hilean behin hartu ahalko dute sorta berria makinatik». Lehen sorta hartutakoan, makinak berak adieraziko dio txarteldun bakoitzari noiz hartu ahalko dituen berriz. Enparantzak zehaztu duenez, «baliteke denborarekin hiru hilabeteko muga, bi hilabetera jaistea». Izan ere, etxe bakoitzean ohitura ezberdinak daude, eta baliteke familiabatzuek poltsa gehiago behar izatea. «Halako kasuan daudenei, txartela erabiltzeko maiztasuna aldatuko diegu».
Poltsak hartu nahi dituztenek, makinan txartelaren marrazkia duen puntu laranjara gerturatu behar dute txartela, eta poltsak, automatikoki eskuratuko dituzte. Makinako poltsak, orain artekoen aldean handiagoak direla ere azaldu du Enparantzak. «Orain arte poltsak asko betetzen zirenean kosta egiten zen korapiloa egitea. Horregatik, aurrerantzean, poltsa handiagoak banatuko ditugu».
Bulego berrira doazelako
Orain arte, poltsa berriak eskuratu ahal izateko, jendea bulegora joaten zela jakinarazi du Enparantzak. Datozen asteetan ordea, Ormaiztegira doan errepide ondoko eraikinera joango dira Sasieta Mankomunitateko langileak, eta zerbitzua ematea zailagoa dela uste dute: «Iruditzen zaigu jendea ez dela bulego berriraino joango, eta aldaketa egin aurretik beharrezkoa ikusten genuen herritarrei zerbitzu hau ematea».
Lazkao izan zen halako makinak hartu zituen lehen herria, eta Beasainen jarri ondoren, datozen hilabeteetan eskualdeko beste herri batzuetan ere jarriko dituztela esan du teknikariak. Guztira zortzi makina erosi dituzte, eta Beasainen jarritakoez gain, datozen hilabeteetan jartzekotan dira gainontzeko bostak.
Buelgo aldaketa egin bitartean, eta makinak martxan jarri aurretik, Martina Maiz kalean Sasietak bulegoan poltsak banatzen jarraituko dute. Zalantzak 943 16 15 55 telefonoan argituko dituzte aurrerantzean ere.