Gabiriako bost udal batzordeak datorren astean hasiko dira lanean
Urriaren 3tik 7ra bitartean, bi egun horiek barne, egingo dituzte Gabirian udalak sortu zituen bost batzordeen aurreneko bilerak, egun bakoitzean bana. Udalak bando bidez jakinarazi du lan-talde bakoitzak zer gai edo esparru landuko duen. Batzordeak ir...
Urriaren 3tik 7ra bitartean, bi egun horiek barne, egingo dituzte Gabirian udalak sortu zituen bost batzordeen aurreneko bilerak, egun bakoitzean bana. Udalak bando bidez jakinarazi du lan-talde bakoitzak zer gai edo esparru landuko duen. Batzordeak irekiak dira, nahi duen orok parte har lezake, eta oso garrantzitsutan jo du udalak herritarrak joan daitezen. “Batzorde hauetan eztabaidatuko dira herrian hartu beharreko erabaki asko”, aurreratu du.
Honako hauek dira udal batzordeak, bakoitzaren esparruak eta bilera egunak. Batzar guztiak Etxeberri kultur etxean egingo dira, 19:30ean hasita.
- Euskara eta Kultura Batzordea. Urriaren 3an, astelehena. Esparruak: kultur etxea, ‘Makilari’ aldizkaria, festak, eskola eta haur eskola, kultur astea, herriko kultura taldeak.
- Ongizate Batzordea. Urriaren 4an, asteartea. Esparruak: jubilatuak, gazteak, etorkinak, emakumeak, haurrak.
- Hirigintza eta Herri Lanen Batzordea. Urriaren 5ean, asteazkena. Herri-lanak edo obrak, azpiegiturak, auzoak, etxebizitza, baserriak.
- Finantza Batzordea. Urriaren 6an, osteguna. Diru kontuak, aurrekontuak.
- Garapen eta Komunikazio Batzordea. Urriaren 7an, ostirala. Informazioaren zabalpena eta jasotzea; webgunea.