Udazkeneko lehen jaiak
Udalerri bakoitzaren demografia ederki islatu zen, atzo, jai eguna ospatu zuten Goierriko hiru herrietan. Altzagan eta Gaintzan meza eta ondorengo bazkariak izan ziren osagai nabarmenenak. Lazkaon, aldiz, jende ugari ibili zen egun osoan, kalean: goize...
Udalerri bakoitzaren demografia ederki islatu zen, atzo, jai eguna ospatu zuten Goierriko hiru herrietan. Altzagan eta Gaintzan meza eta ondorengo bazkariak izan ziren osagai nabarmenenak. Lazkaon, aldiz, jende ugari ibili zen egun osoan, kalean: goizetik eguartera, haurrak; iluntzean, ehunka lagun plazan afaritan.
Elizkizunaren ondoren, Gaintzan Kale-Txiki tabernan eta On-Bide elkartean jo zituzten trago batzuk, gehientsuenak adinean aurreratutakoak. Denboraldiko lehen mondeju zuriak dasta zitezkeen. Bazkaritan 50 lagun elkartu ziren. Ekitaldi jendetsuagoak izango dira bihar iluntzeko sagardo dastaketa eta ondorengo afaria, eta igandeko bizikleta igoera.
Altzagan Artea elkartean bazkaldu zuten 40 bat lagunek, Soto eta Urdangarin bertsolariekin, Gari eta Iñaki trikitilariekin. Jubilatuen eguna ere bazen; 18 bat adinekori udalak eskaini zien bazkaria. Herri afarian 70 altzagar elkartuko dira, bihar. Oturuntza hori ere Artean egingo dute, urrian berritzen hasi aurretik.