EAJk eta PSE-EEk zabortegien inguruan aurkeztutako mozioak onartu dituzte
Sasieta zabortegiaren inguruan eta zaborra biltzeko sistemaren inguruan EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako mozioak onartu dituzte Beasaingo Udalean. Zubietako (Gipuzkoa) errauste planta eraiki arte, Gipuzkoako zaborrak Beasaingo, Azpeitiako eta Zarauzko zabortegietara eramatea erabaki zuten 2007an Gipuzkoako Foru Aldundian. Orduan “aho batez” onartu zuten araua “eduki eta epeetan betetzea” eskatu zuen EAJk atzo arratsaldean egin zuten osoko bilkuran. Udalean ordezkaritza duten alderdien gehiengoak bat egin zuten eskaerarekin. PSE-EE alderdia berriz, jeltzaleek egindako eskaria onartzeaz gain, atez-ateko sistemaren aurka agertu zen, eta zaborrak “bide publikoan kokatutako edukiontzi itxien bidez” biltzea eskatu zuen, sozialisten ustez, “etxeetan metatutako hiri hondakinak biltzeko metodo onena” hori baita. Gobernu taldeak bi mozioak batera bozkatzea proposatu zuen, eta gainerako alderdiek onartu egin zuten proposamena. EAJ, PSE-EE, PP eta Hamaikabat alderdiko zinegotzi guztien aldeko botoekin onartu zituzten bi mozioak. Bildu eta Aralar kontra agertu ziren. Koldo Agirre alkateak esan zuenez, osoko bilkura ez zen lekurik apoposena gaia eztabaidatzeko. Erabakia Sasieta Mankomunitatean hartu behar da haien ustez. Zabor bilketaren eta zabortegiaren inguruan jasotako orain arteko datuak “zaharkituta” daudela ere esan zuen Agirrek, eta “egokiena gaiaren inguruan ikerketa egitea” dela. Ikerketaren emaitzen arabera hartu beharko lirateke erabakiak Bildukoen ustez. Aralar alderdiko Unai Baztarrika ordezkariak bat egin zuen Bilduk esandakoarekin, eta Aralar “zabortegiak [...]
Sasieta zabortegiaren inguruan eta zaborra biltzeko sistemaren inguruan EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako mozioak onartu dituzte Beasaingo Udalean. Zubietako (Gipuzkoa) errauste planta eraiki arte, Gipuzkoako zaborrak Beasaingo, Azpeitiako eta Zarauzko zabortegietara eramatea erabaki zuten 2007an Gipuzkoako Foru Aldundian. Orduan “aho batez” onartu zuten araua “eduki eta epeetan betetzea” eskatu zuen EAJk atzo arratsaldean egin zuten osoko bilkuran. Udalean ordezkaritza duten alderdien gehiengoak bat egin zuten eskaerarekin.
PSE-EE alderdia berriz, jeltzaleek egindako eskaria onartzeaz gain, atez-ateko sistemaren aurka agertu zen, eta zaborrak “bide publikoan kokatutako edukiontzi itxien bidez” biltzea eskatu zuen, sozialisten ustez, “etxeetan metatutako hiri hondakinak biltzeko metodo onena” hori baita.
Gobernu taldeak bi mozioak batera bozkatzea proposatu zuen, eta gainerako alderdiek onartu egin zuten proposamena. EAJ, PSE-EE, PP eta Hamaikabat alderdiko zinegotzi guztien aldeko botoekin onartu zituzten bi mozioak. Bildu eta Aralar kontra agertu ziren.
Koldo Agirre alkateak esan zuenez, osoko bilkura ez zen lekurik apoposena gaia eztabaidatzeko. Erabakia Sasieta Mankomunitatean hartu behar da haien ustez. Zabor bilketaren eta zabortegiaren inguruan jasotako orain arteko datuak “zaharkituta” daudela ere esan zuen Agirrek, eta “egokiena gaiaren inguruan ikerketa egitea” dela. Ikerketaren emaitzen arabera hartu beharko lirateke erabakiak Bildukoen ustez. Aralar alderdiko Unai Baztarrika ordezkariak bat egin zuen Bilduk esandakoarekin, eta Aralar “zabortegiak ixtearen alde” dagoela gaineratu zuen, “gaur egun ezagutzen ditugun bezala, behintzat”. Herritarrei iritzia eskatzea proposatu zuen Baztarrikak.
ERRE EDO EZ, HORI DA GAKOA erreportajean jasotzen dira gaiaren inguruko azken iritziak.