Andoitz Bonilla, beasaindar gidari gaztea
Andoitz Bonilla, Olaberriako zirkuituan Hamar urte ditu Andoitz Bonilla beasaindarrak, eta Espainia guztian zehar, hara eta hona ibiltzen da motor gainean. Motor gidaria da, eta lehen lasterketan bederatzi urterekin parte hartu zuen. Aitaren afizioari jarraituz igo zen lehen aldiz motor gainera Bonilla. Aitak berak erosi zion minimoto baten gainean ibiltzen hasi zen eta orain 70 zentimetro kubikokoa erabiltzen du lehiatzeko. Zirkuitu bakoitza berezia dela dio Bonillak, baina 170 kilometro orduko abiaduran ere ibiltzen dela kontatu du. Gidari kataluinarrak dira beasaindarraren aurkari gogorrenak, aldian behin tranpa ere egiten baitute. Horrek, ordea, aurrera egiteko gogoa ematen dio, berak, “zintzo jokatuz” hainbat lehiaketa irabazi baititu dagoeneko. Hala ere, afizio garestia dela dio, eta etorkizunean zer gertatuko den jakiterik ez dagoela. Momentuz behintzat, asko gozatzen omen du motorraren gainean, eta erorikoak ere zaletasunaren zati direnez, ez du motorretik jaisteko asmorik. Bihar, GOIERRIKO HITZA egunkarian, Andoitz Bonilla gazte beasaindarren elkarrizketa irakurtzeko aukera egongo da.
Hamar urte ditu Andoitz Bonilla beasaindarrak, eta Espainia guztian zehar, hara eta hona ibiltzen da motor gainean. Motor gidaria da, eta lehen lasterketan bederatzi urterekin parte hartu zuen. Aitaren afizioari jarraituz igo zen lehen aldiz motor gainera Bonilla. Aitak berak erosi zion minimoto baten gainean ibiltzen hasi zen eta orain 70 zentimetro kubikokoa erabiltzen du lehiatzeko.
Zirkuitu bakoitza berezia dela dio Bonillak, baina 170 kilometro orduko abiaduran ere ibiltzen dela kontatu du. Gidari kataluinarrak dira beasaindarraren aurkari gogorrenak, aldian behin tranpa ere egiten baitute. Horrek, ordea, aurrera egiteko gogoa ematen dio, berak, “zintzo jokatuz” hainbat lehiaketa irabazi baititu dagoeneko. Hala ere, afizio garestia dela dio, eta etorkizunean zer gertatuko den jakiterik ez dagoela.
Momentuz behintzat, asko gozatzen omen du motorraren gainean, eta erorikoak ere zaletasunaren zati direnez, ez du motorretik jaisteko asmorik.
Bihar, GOIERRIKO HITZA egunkarian, Andoitz Bonilla gazte beasaindarren elkarrizketa irakurtzeko aukera egongo da.