Asteartea ez da bere eguna
Beasainen, Villabonan, Azpeitin eta Andoainen astearteetan izaten da feria eta askok, betiko ohiturari eutsiz, horietara joan ohi dira. Feria galdua esan izan zaio eta hori baieztatzen zuenik bazen, baina baita fin asko asteroko ohiturari eutsi eta agertu denik ere. Jende eta postu falta bakarrik ez, onddo kontuetan ere oso genero gutxi. «Ez hemen ez kanpoan», zioen Mikel Lasak, eta datuak argibide: lau kilo eskaz gibelurdin, 2 kilo onddo eta kanpotik inguratutako 30 bat kilo zizahori besterik ez. Negurako prestatzen ari dira lorezaleak. Ia postu gehienetan loretan diren pentsamenduak, biolak, lehendik hasiak ziren ziklamen eta azaleak, baita negu bukaeran loratzen diren kameliak eta atzo bertan ekarri zituzten lehen bellis izenekoak, salgai dira. Lore bakoitzaren ezaugarriak ezagutuz, horien arabera jokatzen dute lorezaleak. «Eskaera ere kontuan hartu behar izaten da etxeko hazitik ekartzeko edota kanpoan erosteko, azkenean guzti horiek markatzen dute gure lan plangintza urtaroz urtaro» adierazten zigun Iñaki Azanzak, Zaldibian, Arkakara bidean, dituzten negutegietako lan martxari buruz. Arkume garaia gerturatzen Arkume garaia ere hurbiltzen ari da. Hemendik aurrera esku bete lan izango dute artzainek, izan ere, gehienak Eguberrietako arkume gehienak orduan saltzeko edota salduak izaten baitituzte; batetik, preziorik gorenena garai horretan egiten duelako arkumeak eta bestetik, lehenbailehen gazta egiten hasteko. Lana lan, [...]
Beasainen, Villabonan, Azpeitin eta Andoainen astearteetan izaten da feria eta askok, betiko ohiturari eutsiz, horietara joan ohi dira. Feria galdua esan izan zaio eta hori baieztatzen zuenik bazen, baina baita fin asko asteroko ohiturari eutsi eta agertu denik ere. Jende eta postu falta bakarrik ez, onddo kontuetan ere oso genero gutxi. «Ez hemen ez kanpoan», zioen Mikel Lasak, eta datuak argibide: lau kilo eskaz gibelurdin, 2 kilo onddo eta kanpotik inguratutako 30 bat kilo zizahori besterik ez.
Negurako prestatzen ari dira lorezaleak. Ia postu gehienetan loretan diren pentsamenduak, biolak, lehendik hasiak ziren ziklamen eta azaleak, baita negu bukaeran loratzen diren kameliak eta atzo bertan ekarri zituzten lehen bellis izenekoak, salgai dira. Lore bakoitzaren ezaugarriak ezagutuz, horien arabera jokatzen dute lorezaleak. «Eskaera ere kontuan hartu behar izaten da etxeko hazitik ekartzeko edota kanpoan erosteko, azkenean guzti horiek markatzen dute gure lan plangintza urtaroz urtaro» adierazten zigun Iñaki Azanzak, Zaldibian, Arkakara bidean, dituzten negutegietako lan martxari buruz.
Arkume garaia gerturatzen
Arkume garaia ere hurbiltzen ari da. Hemendik aurrera esku bete lan izango dute artzainek, izan ere, gehienak Eguberrietako arkume gehienak orduan saltzeko edota salduak izaten baitituzte; batetik, preziorik gorenena garai horretan egiten duelako arkumeak eta bestetik, lehenbailehen gazta egiten hasteko. Lana lan, produktu elaboratu horrek uzten duelako momentu honetan etekinik garbiena. Etxetik zuzenean saltzen dituzte gehienak arkumeak. Ordizian garaia hurbiltzen ari deneko seinaleak ere badira, eta joan zen astean hiru buru eta atzo bi salduak izan ziren.