Bideo esketxen lehiaketan 30era arte aurkez daitezke lanak
Urretxuko, Zumarragako, legapziko eta Ezkio-Itsasoko euskara elkarteek eta udaletako euskara sailek bideo esketxen lehiaketa antolatu dute, Tabernariei euskaraz lelopean. Lanek gehienez ere bi minutu iraun ditzakete eta telefono mugikorreko kamera...
Urretxuko, Zumarragako, legapziko eta Ezkio-Itsasoko euskara elkarteek eta udaletako euskara sailek bideo esketxen lehiaketa antolatu dute, Tabernariei euskaraz lelopean.
Lanek gehienez ere bi minutu iraun ditzakete eta telefono mugikorreko kameraz edota bideokameraz graba daitezke. Lehiaketa honen xedea tabernariengan eta bezeroengan eragitea da, eta euskara erabiltzeko premia handiagoa senti dezatela lortzea.
Lehiaketa honetan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da Goierri Garaikoa izatea: Urretxu, Zumarraga, Legazpi edo Ezkio-Itsasokoa. Parte hartzaileek 16 urte izan beharko dituzte gutxienez, eta nahi haina lan aurkeztu ahal izango dituzte.
Bideoak muntatzerako orduan, bai eta sormenari eta adierazpen artistikoari dagokioenean ere, parte hartzaileek erabateko askatasuna izango dute. Youtubek onartzen dituen formatu guztiak onartuko dira: Windows media bideoa (.avi), GP (telefono mugikorrak), AVI (Windows), MOV (Mac), MP4 (Ipod/PSP), MPEG, FLV (Adobe Flash), MKV (h.264).
Lanak udaletako euskara zerbitzuetan edo emailez entregatu ahal izango dira: tabernariei.euskaraz@gmail.com