Ekai Alkorta preso politiko ohi urretxuarrari harrera beroa egin diote herritarrek
Ekai Alkorta preso politiko urretxuarra etxean da berriro ere. Bart gauean iritsi da herrira, eta herritar asko batu dira harrera beroa egiteko. Alkortak “barruan gelditu direnentzako” hitz goxoak izan zituen, eta herritarrei hunkituta eskertu zien harrera.