Oihane Zabaleta da Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakari berria
Oihane Zabaleta (Bildu) Urretxuko alkatea izango da legealdi berrian Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakaria. Hala erabaki zuten atzo ospatu zuten batzarrean. Lehen lehendakariordea Mikel Serrano (PSE-EE) Zumarragako alkatea izango da, bigarrena Iñigo Peñagarikano (EAJ) Zumarragako zinegotzia eta hirugarrena Luis Angel Tellez (H1!) Urretxuko zinegotzia.