Lasa eta Retegi
Gaurkoa jai egun ofiziala izanik, ostiraleko partidarako pilota aukeraketa atzo egin zuten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Aritz Lasa eta Julen Retegi han izan ziren. Lasak 105,1 eta 104,9 gramoko pilotak aukeratu zituen eta Retegik, berriz, 106,1 gramokoak biak. Ostiralean 22:15ean hasiko dira partidak Ederrenan. lehen partidan Idoatek eta peñagarikanok Mendizabal III.en eta Pascualen aurka jokatuko dute.
Bigarrenean jada, Lau t’erdiko txapelketaren barruan, Lasak eta Retegik jokatuko dute. Telebistaz eskainiko dituzte partidak.