10:00etako irteera
700ndik gora pertsona batu dira gaur goizean zazpigarren ZZ bizikleta ibilaldian. Urretxuko Goierri elkarteko txirrindularitza sailak antolatuta, txirrindulari zaletuak Urolako trenaren bidea zenetik abiatu dira. Batzuk Lasaoraino joan dira (51 km), beste batzuk Azkoitiara (28 km) eta hirugarren talde batek Aizpurutxun (14 km) hartuko du buelta. Antolatzaileak oso gutura agertu dira parte hartzearekin.