Zergei eta tasei buruz ariko dira bihar ez-ohiko bilkuran
Ordiziako Udalbatzak ez ohiko osoko bilkura egingo du bihar, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Datorren urterako zergetan eta tasetan egingo dituzten aldaketak izango dituzte hizpide. Ondasun higiezinen zerga, jarduera ekonomikoena, ibilgailuena et...
Ordiziako Udalbatzak ez ohiko osoko bilkura egingo du bihar, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Datorren urterako zergetan eta tasetan egingo dituzten aldaketak izango dituzte hizpide. Ondasun higiezinen zerga, jarduera ekonomikoena, ibilgailuena eta instalazio eta obren zerga aldatzea proposatuko dute biharko bilkuran, besteak beste. Udalak osoko bilkurara azaltzeko deia egin die herritarrei.