Iazko podioa
Igandean ospatuko da IV. Goierri Garaia Mendi Lasterketa. Lehen aldiz EAEko Koparako puntuagarria izango da proba hau, eta denboraldiko azken proba izanik, «erabakiorra» ere izango da.
Lasterketaren ezaugarriak urteroko berdinak izango dira. Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko dira korrikalariak eta Beloki eta Izazpi tontorrak igo beharko dituzte, berriz ere herrigunera jeisteko. Lasterketaren bigarren zatian Irimora igo beharko dute, eta hasi diren plaza berean amaituko dute proba.
Guztira 23 kilometroko ibilbidea da, 1550 metroko igoera metatua duena. Antolatzaileek lasterketa «gogorra» izango dela aurreikusi dute. 10:00etan emango diote irteera.
EAEko Kopako lasterketa izanik, antolatzaileek «lehen mailako mendi lasterkariek parte hartzea» espero dute. Hauetariko asko Goierrin ditugu, ordea; iaz esaterako, Juanjo Igartzabal zumarragarrak eraman zuen etxera kopa hori. Aurreko urteetan 100 lagun inguruko tropela osatu da, eta aurten kopuru hori bikoiztu egin nahi dute.
Goierri Garaia mendi lasterketa taldeko webgunean (ggmltaldea.com) lor dateke informazio gehiago, eta izena emateko aukera ere ematen du web honek. Parte hartzaile guztientzat opari poltsa bat izango da eta lasterketa amaieran hamaiketakoa ere banatuko diete.