Ordiziako Udaleko partaidetza sailak, parte-hartzearen inguruko tailerra antolatu du hilaren 28rako. Tailer horren helburua, “parte-hartzearen inguruko oinarriak ezagutzea eta lantzen hastea” izango da batetik, baina baita “parte hart...
Jazpana Fest! jaialdia. Gaur, 19:00etan, argazki rallyaren hasiera eta Guitar Hero lehiaketa. 22:30ean, kontzertuak: Atom Rhumba, Guadalupe Plata, Continuo Renacer eta Lost Chords. Ondoren Olarius&Brothers disko jartzaileak. Bernedoeneako aparkalekuan.
Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 18:30ean, Libertia kale antzerkia. Bideluze plazan.
Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 08:00etan, mankomunitatean ibilaldia. Aizkorri mendizale elkarteak antolatuta.
Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 12:00etan, kalejira. 17:30ean, Beasaingo musika eskolako, Irungo kontserbatorioko eta Auntxa trikitixa eskolako trikitilarien saioa.
Asteroko kultura jardueren artean, Lazkaoko Maizpide euskaltegiak bertsolaritzari buruzko bi ekitaldi iragarri ditu datorren asterako. Astelehenean, urriak 17, Iñaki Murua bertsolari eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari gabiriarrak hitz...
Santa Fe jaietako egun gehienak aurreko astean batu bazituzten ere, zaldibiarrek biharko utzi dute azken parranda. Kuadrillen eguna ospatuko dute, bigarren larunbata ere festarako hartuta. Eta, biharkoaren aitzakian, gaur gaua ere herritarren arteko otorduarekin jantziko du Txosna Batzordeak, «giro lasaian» bada ere. Herriko lagun-taldeen juntadizoak estimu handia du zaldibiarren artean. Bai bertan bizi direnak, bai kanpora joanak, plaza inguruan elkartuko dira, bihar. Bazkariari jarriko diote arreta lehendabizi, kalejira eta musika artean, hori bai. Erramun Amundarain ordiziarrak eta bere sukaldari taldeak prestatuko dute bazkaria plaza ertzean, Goierriko herrietan beste hainbatetan bezala. Paella, entrekota, ijito besoa izozkiarekin, kafe, kopa eta puru, 23 euroan bazkalduko dute. Txartelak Zaldibiako tabernetan dauzkate salgai; oraindik «batzu-batzuk» geratzen dira saltzeko. Kuadrillen arteko bazkarian 300 bat lagun elkartuko diren kontua aterata du udalak, egunaren antolatzaileak. Jun da Jo txaranga ariko da kaleak alaitzen, bai eguerdian, bai arratsaldean. Kuadrillek jokoetan parte hartu ahalko dute, baita ere. Larunbata bukatzeko, eta aurtengoz jaiak erabat ixteko, Trikizio taldeak joko du gauean. Herri afaria, gaur Txosna Batzordeak, biharko eguna girotze aldera, gaur gauerako beste juntadizo bat antolatu du, egitarauan iragarri gabea. Herri afaria izango da, gaur, 21:00ak aldean, Zaldibiako plazan. Norberak eraman behar du jatekoa; sagardoa, kafea eta kopakoa batzordekoek jarriko dute. Afal [...]
Lazkaoko lau preso eta iheslari politikoen egoera gizarteratzeko, seigarren aldiz Elkartasun Eguna ospatuko dute Lazkaon, bihar. Euskal presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte, oro har, eta herrikideen egoerari buruzko azalpenak emango dituzte, berezi...
Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 18:00etan, Idoia Sanchez ipuin kontalariaren saioa helduentzat. Udaletxeko batzar aretoan.
Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 18:30ean, saloi-dantzen erakustaldia. Aguibaile elkarteak eta Dantzaki eskolak parte hartuko dute. Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 22:00etan, Lost Chords, Chase de Mayhem eta Sodium Rama taldeen kontzertua. Kiroldegiko gazte lokaletan.
Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 19:00etan, Aurtzaka Dantza Taldearen saioa. Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Ordiziako Udalak KPIaren araberako igoera aplikatuko die datorren urteko udal tasa eta zergei. Igoera hori bataz beste %3koa izango da, eta horrekin, 109.551 euro gehiago jasoko ditu udalak. Atzo iluntzean egin zuten ezohiko osoko bilkuran onartu zuten neurria, Bilduren aldeko zazpi botorekin; EAJko bost zinegotziek eta PSE-EEkoak kontra bozkatu zuten. Bozketaren aurretik, igoera horren arrazoiak azaldu zituen udal gobernu taldeak. Izaro Intsausti zinegotziak azaldu zuenez, “kontutan izanda iaz ez zela igoerarik eman eta Fondo Foraletik datorren urterako aurreikusten den jaitsiera, beharrezkoa da KPIaren araberako igoera” hori onartzea. Bildu koaliazioaren lehentasuna “herritarren eskubideak bermatzea” izan dela azaldu zuen. Hala, “ez dugu udala baliabide gabe ikusi nahi, baina, honen konponbidea ere ez da herritarren karga fiskala handiagotzea, beraz, oreka mantentzera behartuta gaude”. Bide horretatik, tasa eta zergetan “progresibitatearen irizpidea” aplikatu dutela esan zuen, alegia, “gehien dutenek, gutxien dutenen aldeko esfortzua” egin dezatela lortu nahi dutela. Nazioarte mailako krisi ekonomikoaren eragina, Euskal Herrian eta Ordizian bertan ere nabaritu dela azaldu zuten. “Testuinguru hau aintzakotzat hartuz, biztanleriak sortu ez duen krisi ekonomiko hau biztanleriak berak ordaintzea ekiditea ezinbestekoa” dela esan zuen Intsaustik. “Honenbestez, hobarien politika ezarri dugu, familia bakoitzeko partaide kopurua eta soldaten araberakoak hain zuzen”. Azkenik, “iruzurraren kontrolaren jarraipena” egingo dutela iragarri zuen, [...]
Itsasondoko Ijitu kirol elkarteak antolatutako mendi bizikleta zeharkaldia bihar arratsaldean jokatuko da, Itsasondoko mendi eremuan. Bi ibilbide prestatu dituzte, 22 eta 30 kilometro luzekoak. Proba 15:30ean hasiko da udaletxe aurretik. Federatuek 10 ...
Itsasondoko Udalak herritarrentzat antolatu duen euskal dantzen ikastaroa egin nahi duenak gaurkoa du izena emateko azken eguna, udaletxean. Hileko 30 euroko kostua du. Zapatuetan 11:00-12:30 artean dira entseguak, ekainera bitartean.
Urriaren 28tik 31ra izango da aurten Jazpana Fest! jaialdia, ruralismo postmodernoaren festa. Hirugarren urtea da aurtengoa jaialdia antolatzen dutena, eta urteurrena aitzakia hartuta, egun bat gehiago izango du aurten jaialdiak, azaroaren 1a jai eguna dela aprobetxatuz. Antolatzaileek atzo egin zuten jaialdiaren aurkezpena, eta bertan emandako datuen arabera, hamalau taldek egingo dute kontzertua hiru egunetan. Beasaingo, Goierriko, Euskal Herriko eta Espainiako musikariak igoko dira oholtzara jaialdian zehar. Urriaren 28rako, lau dira talde gonbidatuak, tartean Beasaingo Continuo Renacer eta Lost Chords. Lehen taldeak bigarren diska aurkeztuko du jaialdian. Rock gordina eta zuzeneko bikaina duen Atom Rhumba taldea eta hirukote andaluziar batek osatutako Guadalupe Plata taldeak ere Beasainen izango dira jaialdiko lehen egunean. Kontzerutuen amaieran, Olarius&Brothers dj-ak ariko dira musika jartzen: Jon Gurutze Olano eta Egoitz Irizar beasaindarrak. Urriaren 29an, larunbatean, Los Tiki Phantoms, dagoeneko ibilbide luzea egina duen El Columpio Asesino, hirugarren diskoa aurkeztuz Baionatik datorren Willis Drummond, kantu azkarrak eta zuzenak egiten dituen La Celula Durmiente eta The Nekrobabies eta Cuarto de Hora talde legazpiarrak ariko dira. Kontzertuen ondoren Mether&Zacker dj-ek egingo dute saioa. Igandean, urriaren 30ean, izango dira azken kontzertuak. Ordurako, Grises talde zestoarra (Gipuzkoa), Ainara Legardom bilbotarra, Valentziako (Herrialde Katalanak) Los Teleplasticos eta Brigada Criminal talde ohiko hainbat abeslarik [...]
Goierriko Esperientziaren Foroak ikasturte berriari ekingo dio datozen asteetan. 50 urtetik gorako Goierri Beheko eta Garaiko biztanleei zuzenduta dago, eta «elkartrukerako espazio irekia» izan nahi du, pertsona horien formazioa eta garapen pertsonala landuz eta gizartean «paper aktiboa» izan dezaten. Ikastaro horrek lau zati nagusi izango ditu. Batetik, oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte, hala nola, osasun fisikoa eta psikologikoa zaintzea, komunikaziorako trebetasuna, harreman sozialak edota sexualitatea. Bigarren atalean, soziologia, historia, zuzenbidea eta literatura bezalako gai espezifikoak landuko dituzte. Hirugarren zatian, gizarte ekintzako proiektu bat garatzen eta martxan jartzen ikasiko dute ikasleek. Bestalde, ikasturtean zehar hainbat irteera eta bisita ere egingo dituzte. Esperientziaren Eskolako ikasle ohien Gueske elkartetik, 50 urtetik gorako guztiei «beldurrak kendu eta matrikula egiteko» deia egin diete. Elkartekoen arabera, «honek ez du zerikusirik garai batean ezagutu genuen eskolarekin», ez baitago azterketarik eta apunterik hartu beharrik. Esperientzia horrek norbere burua aberasteko balio duela uste dute. Ikastaroaren prezioa 150 eurokoa da; hasieran 30 euro ordaintzen dira, eta gainontzekoa, epeka ordaindu daiteke. Kutxaren bezeroek %50eko deskontua izango dute. Izena emateko, Goiekik Ordizian (943 16 15 37) edo Ugassak Legazpin (943 72 58 29) dituzten bulegoetara jo daiteke. Aurkezpena, gaur zortzi Esperientziaren foroak prest du dena ikasturte berriari ekiteko, eta gaur zortzi, hilaren 21ean, [...]