Bertsolaritzaz hitzaldia eta bertso saioa antolatu ditu Maizpidek

Asteroko kultura jardueren artean, Lazkaoko Maizpide euskaltegiak bertsolaritzari buruzko bi ekitaldi iragarri ditu datorren asterako. Astelehenean, urriak 17, Iñaki Murua bertsolari eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari gabiriarrak hitz...

Asteroko kultura jardueren artean, Lazkaoko Maizpide euskaltegiak bertsolaritzari buruzko bi ekitaldi iragarri ditu datorren asterako. Astelehenean, urriak 17, Iñaki Murua bertsolari eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari gabiriarrak hitzaldia egingo du, 21:00etan, euskaltegiko zinema-aretoan. ‘Bertsoa zer da?’ galdera hartuko du helduleku, bertsogintzaz eta bertsolaritzaz aritzeko.

Biharamunean, asteartea, urriak 18, alderdi praktikoa entzun ahalko da. Bertso-afaria egingo dute euskaltegiko jangelan, 21:00etan, Aitor Sarriegi beasaindarrak eta Gorka Azkarate urretxuarrak. Euskaltegiz kanpoko jendeak ere parte har lezake ekitaldietan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa