Jai giro ederra Zaldibiako kuadrillen egunean
Asteburu bakarra nahikoa ez eta gaur ere festarako tartea hartu dute zaldibiarrek. Kuadrillen eguna ospatzen ari dira gaur, eta eguraldia lagun, eguerdi parterako hasi dira blusa koloretsuekin jantzitako lagun taldeak kalera ateratzen. Herriko txistula...
Asteburu bakarra nahikoa ez eta gaur ere festarako tartea hartu dute zaldibiarrek. Kuadrillen eguna ospatzen ari dira gaur, eta eguraldia lagun, eguerdi parterako hasi dira blusa koloretsuekin jantzitako lagun taldeak kalera ateratzen. Herriko txistulariek eta Jun da jo txarangak lagunduta egin dute bazkal garaira arteko poteoa. 14:30ean, herri bazkaria ziren egitekoak; ehunka lagunentzako paella prestatu dute.
Iluntzean eta gauean jarraituko du festa giroak, txarangak lagunduta. Kuadrillen arteko jokoak ere egingo dituzte. Gauean berriz, 23:30ean, Trikizio taldeak joko du plazan.













