Teknologia berriak, ordenagailuak eta informatika gustuko dutenek, asteburu honetan Legorretan egingo den Legorparty topaketan dute gozatzeko aukera. Ostiralean 19:00etan hasi eta igandeko 20:00ak arte, jokoak eta artxiboak elkarbanatuko dituzte, eta informatika alorreko trikimailuak ikasteko aukera izango dute. Gabonei begira merkaturatuko diren hainbat joko ezagutzeko aukera ere izango dute informatika festa honetan parte hartzen dutenek, eta joko ezberdinak oinarri hartuta lehiaketak ere egingo dituzte. Legorparty topaketako antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzea irekia izango da. Hala ere, elkartuko den jendearen gutxi gora-beherako bat kalkulatzeko, aurrez izena ematea eskatu dute. Izena emateko azken eguna gaur izango da. Topaketan parte hartzeko edo informazio gehiagorako www.legorparty.es.tl webgunea kontsulta daiteke.
Atzegiren kontzientziazio kanpainaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Urola Garaian. Bihar hasiko dituzte ekintzak. Otsiralera bitartean, herriko ikastetxeetako ikasleek Gureak tailerretara bisitak egingo dituzte. Era berean, bihar eguer...
David Garcia durangarrak eta Leire Elosegi trintxerpearrak irabazi dute Ataungo Hiru Auzoetako 31. Korrikaldia. Mutilezkoetan irabazleak 1:02: 04ko denbora behar izan zuen probaren 17,3 kilometroak osatzeko, eta nesketan aurrenekoak 1:07:13, iaz Maite Maiora elgoibatarrak jarritako errekorra bi minutu pasatan hobetuz. Maider Gaztañaga ordiziarrak ere Maioraren marka ondu zuen, igandeko proban bigarren postua eskuratuz. 139 lagunek bukatu zuten lasterketa. Ataun Kirol Elkarteko antolatzaileek diru sari gehigarria ematea erabaki zuten aurten denbora-marka baino azkarrago helmugaratzen direnentzat, eta ematea egokitu zaie. Mutilezkoak markatik oso urrutik gelditu dira. Probaren errekorra 56:12 minutuan dago, Pello Garinek jarria. Haize zakarra aurka igoeran Lasterketa 11:00etan abiatu zen herenegun San Martingo plazatik. San Gregorio igaro, Kaxetara iritsi, handik Aiako plazaraino igo, eta atzera itzulian Kaxeta-San Gregorio-San Martin bidea egin zuten parte hartzaileek. Pako Urrestarazu antolatzailearen arabera, «dena oso ondo» atera zen, baina haize zakarrak zertxobait baldintzatu zuen lasterketa. «Gorakoan kosta egin zitzaien joatea, haizea aurka baitzuten, baina beherakoan alde izan zuten, eta hori ere antzeman egiten da denboretan». Lehen lau mutilezko sailkatuek elkarrekin egin zituzten bukaerako kilometro gehienak, baina azken metroetan Garcia izan zen indartsuena. Helmugan 47 segundu eskaseko aldea egon zen lehen lauen artean. Nesketan nabarmen irabazi zuen Elosegik, baina Gaztañagari 23 segunduko aldea atera zion soilik. [...]
Helburu bikoitza lortu zuen Ampo Ordiziak igandean Sanitas Alcobendas taldearen aurka. Batetik, partida irabaztea (55-26), eta bestetik, irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria lortzea. Bost puntu gehiago ditu orain Goierriko taldeak, eta hirugarrena da sailkapenean, 19 punturekin, Santboiana liderrarengandik puntu eskas batera eta VRAC Valladolidekin berdinduta. Haize zakarra zebilen igandean bazterretan, baina partidari uste baino gutxiago eragin zion. Bi aldagai nagusi izan zituen lehiak; lehena, hamabi entsegu ikusi ahal izan zituztela zaleek (zortzi etxekoek eta lau kanpokoek); bigarrena, horrenbeste entsegu ikusi ahal izan zirela bi taldeak ez zirelako fin ibili defentsan. Fin ibili ez, huts asko egin zituzten bi taldeek, eta teknikarien errieta bat baino gehiago aditu behar izan zituzten. Epailea ere ezinean Ampo Ordiziako kapitain Xabier Lermak eta entrenatzaile Axio Arañak irakurketa bera egin zuten partidaren bukaeran. Taldea ez zela ondo aritu defentsan, biguin ibili zirela, eta datozen konpromisoei begira hori zuzendu beharra dagoela. Lehen zati eskada egin zuen Ordiziak defentsan, eta bigarrenean hobetu bazuen ere, ez zuen espainiarren erasoa gelditzerik lortu. Badute lana aste osoan, datorren asteburuan Sevillara joan beharko baitute Cajasolen aurka jokatzera. Arañak epailearen lana ere aipatu zuen. Haren ustez, epaileak ez zuen partida kontrolatzea lortu, jokalariek gain hartu zioten, eta atera behar ez zituen txartelak atera [...]
Bukatu du Goierriko mendizale beterano taldeak Euskal Herriko itzulia. Hiriburuz hiriburu, herriz herri eta mendiz mendi Euskal Herria hobeto ezagutzeko eta gozatzeko aukera izan dute. Hilean behin orri hauetan kontatu digute egin dutenaren berri. Orain, egitasmoa burututa, mahaiaren inguruan elkarturik, Juanjo Mujikak, Joxe Mari Barandiaranek, Pedro Irastorzak eta Koldo Auzmendik patxadan kontatu dute bizitako esperientzia. Ibilbidea zenbakitan 35 etapa egin dituzte (16 etapa 2010 urtean eta 19 2011n). Guztira 930 Km eta ia 273 ordu (atseden eta guzti). Bataz beste etapa bakoitzean 26,6 Km egin dituzte 7 ordu eta 20 minututan, 1.065 metro gorantza eta 1.055 metro beherantz. 2010ean bataz beste 30 lagun joan zen irteera bakoitzean, 2011n 40 eta azken bi etapetan 46 mendizale. Astean behin egin dute irteera, eguraldia lagun, asteartea eta osteguna bitartean. Beraz, horretarako astia dutenak dira denak, 60-70 urte arteko jubilatuak edo aurre-jubilatuak. “Astean etapa bat egiteko 2-3 egun aukeran edukitzea pribilegio bat da, oso gustura gabiltza funtzionatzeko modu honekin”, azaldu du Barandiaranek. Jarraitu beharreko bidea Billabonako Ezkardi mendizale taldeak Mugalarirekin kaleratutako liburua eta ondoren Lekeitioko mendizaleek GPSarekin ibiltzeko jarritako datuak erabili dituzte oinarri bezala. “Aurretik GR 10 eta 11 egin genituen, baina hura erraza da, ondo dago seinaleztatuta. Oraingoan, ordea, beldur nintzen nola moldatuko [...]
Egin klik alea deskargatzeko Etxearen dekoraziorako gomendioak eta azken berrikuntzak aurkituko dituzu Goierritarra aldizkariaren gehigarrian.
Maiz antzean nahasten ditugu. Nola behar dute? Ea ondorengo egoerek ulertzen laguntzen duten… 1. egoera: Anek eta Josunek ezkontza berean egin dute topo. Elkar ikustean barrez (negarrez ere izan zitekeen) hasi dira, bataren soinekoa bestearen berdina dela jabetzean (bi soineko, berdin-berdinak). 2. egoera: Aneri izugarri gustatu zaio Josunek aurreko larunbateko ezkontzara eramandako soinekoa. Anek ezkontza izango du larunbat honetan bertan eta Josuneren soinekoa eraman nahi du soinean. Honek utziz gero, soineko bera eramango du (soineko bakarra). Bera hitzak badu, bestalde, beste zeregin bat: aurreko hitzak adierazten duena azpimarratzea. Horrelakoetan aurreko hitzak ere hartzen du deklinabide-marka. Adibideak: a) Aurreko astean Donostiako alkatea izan genuen Ordizian. Datorren astean ere bera izango dugu. Hau da, alkate bera* (aurrekoan etorri zena) etorriko da atzera. Eta horrela: sukalde berean sartu zen (aurrekoan sartu zen sukalde berean, eta ez beste batean), kale 0 joango gara (aurrekoan joan ginenetik)… b) Aurreko astean Donostiako zinegotzi baten bisita izan genuen Ordizian; datorren astean, ordea, alkatea bera etorriko da. Hori ohorea, hori! Eta horrela: alkatearekin berarekin hitz egiteko aukera izango da, alkateari berari galdetuko diogu, sukaldera bertara sartu da eskalea (sarrerako atea ireki eta sukalderaino sartu ez da, bada!), kalean bertan saltzen dute droga hori (ez dugu diskoteketara eta horrelako [...]
Zeraindar asko ari da parte hartzen kultur asteko ekitaldietan, eta pozik daude antolatzaileak jasotako erantzunarekin. Larunbatean hasi zen kultur astea Zerainen. 11:00etatik aurrera, haurrek marrazki rallyan parte hartzeko aukera izan zuten. Behin lanak bukatu eta gero, beraien lanak frontoian zintzilikatu zituzten bazkaltzera zihoan jendeak ikusteko helburuarekin. Arratsaldeko ordubietan pilotalekuan elkartu ziren 50 lagun inguru, indaba jana egiteko. Bertan ziren Dani eta Pello trikitilariak giroa alaitzen. Garik bibolina jo zuen bestalde, eta herritarrek makina bat euskal kanta abesteko aukera izan zuten. Iluntzean, 19:00etatik aurrera II. Patata Tortilla Lehiaketa egin zuten. Zortzi taldek parte hartu zuten. Epaimahaia berriz, bost lagunek osatu zuten. Bazkaltzen ari zirenen artean zozketa eginda aukeratu zituzten bost lagun horiek. Epaimahaiko kideek tortillak dastatu eta gero, eman zituzten jakitera irabazleen izenak: Miren Makatzaga eta Arantzazu Muñoa. Bigarren, Haritz Iztuetiak eta Ion Muñoak egin zuten, eta hirugarren, Alaitz eta Aitziber Makatzagak. Igandean, jubilatuen eguna Igandean, jubilatuen eguna egin zuten. 13:00etan meza izan zen, eta ondoren 45 lagunek bazkaria egin zuten Ostatun. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariak ere bertan izan ziren. Bazkariaren ondoren, bi ordulari zozkatu zituzten, bat emakumezkoen artean eta bestea gizonezkoen artean. Otatza sagardotegiko Ramoni Lopetegi eta Joxe Antonio Iparragirre senar-emazteei tokatu zitzaizkien, bi opariak. Eskertza bertsolariei Urte [...]
Bihar, urriak 26, Teknologia berriak familian nola erabili lelopean, hitzaldia emango dute Etxadiko psikologoek Ezkio-Itsasoko Anduaga etxean, 18:30etan hasita. Hitzaldi hori, antolatu dituzten hiru hitzaldietatik lehendabizikoa izango da. Beste biak a...
Bihar asteazkena, urriak 26, Javier Perez Rouco musikari euskaldun berriak parte hartuko du Bixi-Bixi irratsaioan, 12:15etatik aurrera. Egun Maizpiden da Perez, eta handik emango du bere esperientziaren berri. Bide batez, Maizpide euskaltegi-barnetegiko irakasleek Euskara aberasten sailean, euskara txukun ibiltzeko aholkuak emango dituzte. Bihar sail berri bat hasiko dute. Lierni Elortza irratsaioaren gidariak jakitera eman duenez, sail horretan «zientzia berriak euskaraz lantzen eta zabaltzen eredugarria den Elhuyar elkartekoek» hilabetean behin Bixi-Bixin izango dira. Gaur, esaterako, Gillermo Roak garagardoaz hitz egingo du. Astero bezala, Santos Belokik Euskara jalgi hadi plazara saila egingo du, eta Aitor Calvillok EBPN Seguran zertan den azalduko du. Aste honetako euskal kulturako efemeride «garrantzitsuenen» aipamena egingo dute, eta herrietako albisteek eta ohiko sailek osatuko dute gaurko saioa. Entzuleak Saioa jarraitzeaz gain, entzuleek edozein iradokizun, proposamen edo iritzi eman dezakete: bixibixi@euskalerria.org helbidera idatziz edo irratiko telefonora -943 801041- deituz, irratsaioak irauten duen bitartean. Bihar Bixi-Bixi irratsaioa zuzenean entzuteko aukerarik ez duenak, ostegunean, 19:00etan, edota igandean, 08:00ean entzun ahal izango du, bi egun horietan errepikatuko baitute.
Gipuzkoako bertsolari txapelketako final-laurdenetako lehen saioan, laugarren egin du Iban Urdangarin ataundarrak. Larunbat arratsaldean Oñatin (Gipuzkoa) jokatu zen kanporaketan 472 puntu lortu zituen eta, behin-behinean, finalerdietan aritzeko sailk...
Aralarren jokatuko da urriaren 29an eta 30ean. Bertan txakurraren ibilera eta estiloa, ehizerako grina, usaimenaren indarra eta trebakuntza baloratzen dira. Field trial du izena ehiza mota honek. Hil gabeko arrantza egiten den filosofia berdinarekin dator hil gabeko oilagor txapelketa. Euskal Herrian field trial elkarteak Euskal Herriko txapelketa antolatu du, bi probekin: lehena, Enirio-Aralarren izango da urriaren 29an eta 30ean eta bigarrena, Iratin, azaroaren 5ean eta 6an. Bi probetan puntuaketarik handiena lortzen duenak, Euskal Herriko Basoetako Dama saria jasoko du. Goierrin bada talde bat, ehizeko modalitate honetan aritzen dena. Espezieak babestearekin batera, ehiztarien artean beste kontzientzia bat ere zabaldu nahi dute: gozatzeko, ez dagoela hil beharrik. “Ehizeko txakur on bat” edukitzea nahikoa omen da lehiaketa hauetan parte hartzeko. Hego Euskal Herrian modalitate berria da field triala edo hil gabeko ehiza. Ipar Euskal Herrian, dagoeneko 20 urte daramate eta Iparraldeko eta Goierriko hainbat ehiztariren artean sortu den loturatik, Goierrin ere, field trial proba antolatzea erabaki du Euskal Herrian field trial elkarteak. Horretan burubelarri ari dira lanean Ion Urteaga ormaiztegiarra, Joxe Ramon Aranburu itsasoarra, Jose Luis Aranburu gabiriarra eta Beñardo Zubizarreta tolosarra. Nafarroa Behereko Donapaleu herriko Ttitto Aizager dute laguntzaile. Lehiaketa honen aitzakian, field trialaren filosofia gizarteratu nahi dute. Elkarlan horretatik Euskal Herriko [...]
Azaroaren 4an Beasainen inauguratuko duen erakusketa prestatzen ari da Aitor Mertxan pintore beasaindarra. Pintura abstraktuan oinarritu izan da orain arte bere estiloa baina figuratiborako jauzia ere egin nahi du.Emaitza, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan. 31 urte ditu Aitor Mertxanek. Munduan barrena ibilia da pintura arloan hezten eta aberasten. Diseinu grafikoa, argazkigintza eta pintura arloak ikasi ditu. Etxera itzuli da eta bere lanak gertutik ezagutzeko aukera izango da azaroaren 4tik aurrera, Beasaingo Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan jarriko duen erakusketari esker. Herrian aurkezpena egingo duzu beraz. Ekel tabernan egin nuen erakusketa bat, duela 3-4 urte. Ordiziako Altarten ere bai, baina esan daiteke, Usurbe Antzokikoa, aurkezpen ofiziala izango dela. Leire Martinezek ere erakutsiko ditu bere lan batzuk. Orain arte egindako lanak edo berriak ikusiko ditugu? Arte Ederrak ikasketak egindakoa naiz eta dezente koadro ditut margotuta. Baina erakusketarako ere sortu nahi dut, ea denbora ematen didan. Lan handia da erakusketa antolatzea. Denbora ematen badigu, erakusketa aretoa eraldatzeko asmoa ere badaukagu. Ohituta gaude, koadro bat edo lientzo bat ikustea. Aldatu egin nahi dugu, pareta txuriak ez daitezela izan… Areto guztia, dena izango litzateke erakusketa. Jendea animatu egin behar da, dauzkagun ideiak azaldu. Zein estilo landu izan duzu? Arte Ederretako irakasleek abstraktua egiteko balio nuela eta horretara [...]
Atzeko ilaran, ezkerretik eskuinera: Joxe Luis Borde eta Katalina Urbil (Manzisidor sendiko arrebaordekoa). Erdiko ilaran: Fermin Irizar Bengoetxea, Juan Garmendia (Juanito Kantinas, egunkari saltzailea) eta Joxe Mari Irizar Bengoetxea. Aurrean, eskuinean dagoena: Joxe Azurmendi.
Beasaingo buruhandiak eta erraldoiak Pitxu, Koskolo eta Bagonero dira Beasaingo bizilagun berriak. Hezur-haragizkoa ez, beira zuntzezko egitura dute, eta tamainaz ere, proportzioan, hezur-haragizkoak baino handiagoak dira. Beldurra, zirrara, izerdi hotza, eta ezin-egona eragiten dute txikienen artean, baina behin bihotza ikusita, malkoak irribarre bihurtzen dira, eta beldurrak eragindako izerdi hotza, korrika ibilitako izerdi bustiagatik aldatzen da. Pitxu, Koskolo eta Bagonero Beasaingo buruhandi berriak dira, eta asteburu honetan herritarren artean haien burua aurkeztu dute txistularien laguntzarekin. Pedro Urretabizkaia udaltzaingoa izan zen buruhandi bihurtutako lehen herritarra. Bere lana dela eta, haurrekin egunero du harremana eskola atarietan, eta hezur-haragizkoa ezaguna egin den izen berdinarekin bedeinkatu dute buruhandia ere: Pitxu. Koskola txarangak 25 urte bete ditu aurten, eta omenaldi gisa, Koskolo buruhandia egin zuten Martin Irizar musikariaren irudiarekin. Hirugarren buruhandia Bagonero da, Imanol Galarretaren irudiarekin egindakoa, eta Beasain futbol taldea irudikatzen duena. Hiru buruhandi berriak aurkeztuta, aurrerantzean, urtero, buruhandi berri bat egitea da asmoa, eta horretarako, konpartsa bat sortu nahi dute Beasainen. Roberto Ruiz sukaldaria da ideiari bultz egiten dionetako bat: «Garai eta etapa ezberdinak egon dira buruhandien eta erraldoien artean. Garai batean Agustin Azkona eta Agustin Cacho arduratu ziren haietaz. Ondoren Herriak Elkarlanean erakundeko kideak, baina gaur egun ez dago inor». Konpartsa sortuta, buruhandiak [...]