Udaletxeko areto nagusian elkartu dira
Ordiziko udaletxeko atarian datuak eman, bakoitzak bere izena zeraman gometxa jarri eta ehun lagun inguruk parte hartu dute gaur, udal gobernuak antolatutako Hartu hitza, piztu Ordizi ekimenean. Helburu nagusia ...
Udaletxeko areto nagusian elkartu dira
Ordiziako udaletxeko atarian datuak eman, bakoitzak bere izena zeraman gometxa jarri eta ehun lagun inguruk parte hartu dute gaur, udal gobernuak antolatutako
Hartu hitza, piztu Ordizia ekimenean. Helburu nagusia udalaren jarduera herritarrei ezagutaraztea izan da, bide batez, udal gobernuaren eta herritarren arteko hartu emana bultzatzea.
Maiatzeko udal hauteskundeen ondoren, Bildu koalizioak gehiengo osoa du Ordiziko Udalean. Izaro Intsausti komunikazio eta parte-hartze zinegotziak bideratu du gaurko ekimena. Udalaren egitura eta funtzionamenduari buruzko azalpen orokorrak, eremuka banatutako talde lana, taldean jasotakoa komunean jartzea, eta elkarrekin hitz egiteko aukera ere eman du egunak. Haurtzaindegi zerbitzua ere jarri du udalak.