Olano harategiak 7. aldiz irabazi du Beasaingo Odolki Lehiaketa
Olano harategiko Isabel Imaz saria jaso berri Aurtengoa 27. Odolki lehiaketa izan da. Beasaineko Olano harategiak irabazi du zazpigarren aldiz. Ordu batak eta erdiak aldera, Isabel Imazek jaso ditu garaikurra eta 300 euroko txekea. “Odolkiari ezer berezirik ezin zaio egin, gauza sinplea da; mimatu, hori bai”, esan du Imazek Odolkiaren aurtengo Erregina bihurtuta jada. Erregina izanagatik, Olano harategiak Loinazeko Martin deunaren egunean, otsailean, Kofrade Egunerako odolkiak egiteko enkargua izango du. Hamasei odolkigilek parte hartu dute lehiaketan. Horietatik lau Beasainekoak izan dira, Ormaiztegiko eta Tolosako bina, eta Ordizi, Arrasate, Aia, Orio, Segura, Zarautz, Ezkio-Itsaso eta Eibarreko odolkigile bana. Beasaineko lau odolkigilek finalera pasa dira, Ormaiztegiko bi harakinekin, eta Orioko, Ezkio-Itsasoko eta Segurako harakinekin batera. Hogeita hamabi lagunek osatu dute epaimahaia. Taulatuan muntatutako mahaietan dastatu dituzte odolkiak. Argentinako La Plata hirian ‘Lazkao’ jatetxeko sukaldari Jose Boccardo, epaimahaikide izan da. Goierrin dagoela bigarren aldia dela esan du euskaraz, izan ere, Maizpiden ikasi zuen aurreko egonaldian. Euskaldun familia batean hazi zen Argentinan, eta bere berezko arbasoak italiarrak baziren ere, Euskal Herriarekin lotura berezia du Boccardok. Argentinan odolki asko jaten dela gehitu du, “baina benetakoa hemengoa da”. Beasaineko Odolki Kofradiak antolatu du lehiaketa. Eguerdiko ordu batak eta erdiak ez zirenean, tabernan saltzeko odolki pintxorik ez [...]
Aurtengoa 27. Odolki lehiaketa izan da. Beasaineko Olano harategiak irabazi du zazpigarren aldiz. Ordu batak eta erdiak aldera, Isabel Imazek jaso ditu garaikurra eta 300 euroko txekea. “Odolkiari ezer berezirik ezin zaio egin, gauza sinplea da; mimatu, hori bai”, esan du Imazek Odolkiaren aurtengo Erregina bihurtuta jada. Erregina izanagatik, Olano harategiak Loinazeko Martin deunaren egunean, otsailean, Kofrade Egunerako odolkiak egiteko enkargua izango du.
Hamasei odolkigilek parte hartu dute lehiaketan. Horietatik lau Beasainekoak izan dira, Ormaiztegiko eta Tolosako bina, eta Ordizi, Arrasate, Aia, Orio, Segura, Zarautz, Ezkio-Itsaso eta Eibarreko odolkigile bana. Beasaineko lau odolkigilek finalera pasa dira, Ormaiztegiko bi harakinekin, eta Orioko, Ezkio-Itsasoko eta Segurako harakinekin batera.
Hogeita hamabi lagunek osatu dute epaimahaia. Taulatuan muntatutako mahaietan dastatu dituzte odolkiak. Argentinako La Plata hirian ‘Lazkao’ jatetxeko sukaldari Jose Boccardo, epaimahaikide izan da. Goierrin dagoela bigarren aldia dela esan du euskaraz, izan ere, Maizpiden ikasi zuen aurreko egonaldian. Euskaldun familia batean hazi zen Argentinan, eta bere berezko arbasoak italiarrak baziren ere, Euskal Herriarekin lotura berezia du Boccardok. Argentinan odolki asko jaten dela gehitu du, “baina benetakoa hemengoa da”.
Beasaineko Odolki Kofradiak antolatu du lehiaketa. Eguerdiko ordu batak eta erdiak ez zirenean, tabernan saltzeko odolki pintxorik ez zegoen, 240 kilo odolki inguru atera dituzte. Horietatik, 200 bat Beasaineko harakinek egindakoak. Besteak, lehiaketan parte hartu duten odolkigileenak. Guztira, 1.800 pintxo. “Jende asko etorri da. Eguraldiak odolkitarako lagundu digu, eguraldi honekin odolkia jateko gogoa sortzen zaizu”, adierazi du Martin Urkiolak, Odolki Kofradiaren lehendakariak.














