Eusko Alderdi Jeltzaleak Espainiako hauteskunde kanpainaren barruan, botu eskatzeko ekitaldia egin du gaur Zumarragako Euskadi plazan. Iñigo Peñagarikanok, EAJko zinegotzia Zumarragan, hitza hartu du jeltzaleek ekarritako autobusaren aurrean. Jarraian Arantxa Tapia hautagaiak hitz egin du. Autogobernuaren alde egin dute eta gizarte ongizatean lortutakoa ikutzeko ez daudela prest esan du, «ez da hau gure modeloa». Konpetentziak lortzearen aldeko apustua egin du eta gaixotasun arraroetan arreta jarri du.