Capoeira erakustaldia egin dute Ordizian
Majori kiroldegian Capoeira ikastaroa egiten ari diren gaztetxoek capoeira eta maculele erakustaldia egin dute gaur arratsaldean Ordiziako Plaza Nagusian. Ordubete saioa egin dute, 18:00etatik 19:00etara. Haurrez gain, Aldaia Capoeira elkarteko Donostiako ikasle helduak ere aritu dira Brasilgo jatorria duen dantza hori egiten. “Modu dibertigarrian jarduera fisikoa egiteko aukera da capoeira, eta oso onuragarria ere bai osasunerako”, adierazi dute Majoriko ordezkariek.













