Segura Irratiko Bixi-Bixi saioko arduradunak eta Goierriko Hitzako kazetariak elkarlanean ariko dira aurten ere. Denboraldi berrirako, ordea, atal berria prestatu dute, bihar estreinatuko dutena. Urtean zehar, hiru mahai inguru egingo dituzte, irratian...
Era batera edo bestera, baina aizkorari lotuta bizi da Joxe Mari Esnaola zegamarra. 19 urte zituela lehenengo aizkora kolpeak eman eta 24 urterekin federatu zen. Harrezkeroztik, Bigarren mailako txapelketan parte hartzen du; zutikako enborra ebakitzen aritzen da 5 metrora; eta Euskal Herriko txapelketarako egurrak aukeratzen ari da. Joxe Mari Esnaola zegamarrak urte asko daramatza aizkora munduan. “Mejora handirik ez dugu egin baina”, dio. Aizkora txapelketetan, erakustaldietan, egurrak prestatzen… aizkorari esker Euskal Herria eta mundua ezagutzen ari da. 35 urte ditu eta 19 urterekin hasi zen lehen aizkora golpeak ematen, herrian bertan, Zegaman. Hiru urte beranduago, apustu baten haritik hasi zen serioago aizkoran. Zegaman bertan, San Martin azoka egun batean, Joxe Mari eta Esteban Arakama anaiak eta Inazio Katarain izan ziren zirikatzaileak. Esnaolak erronkari heldu eta harrezkeroztik ez da gelditu. “Apustu hartatik hasi nintzen. Segi eta segi, herri mailan maila bat hartu nuen eta 24 urterekin, federatzera salto egin nuen. Orduan kontrarioak bilatu nituen! Herri mailan nahiko poliki ibiltzen nintzen, eta jendeak animatu egiten zaitu. Garai hartan gainera, basoan ibiltzen nintzen lanean. Basoko lagunek ere animatu ninduten. Bigarren Mailan bastante poliki ibili naiz. Poliki-poliki, familia eta beste lan batzuk direlaeta, Gipuzkoa mailan bakarrik ateratzen hasi nintzen”. 5 metroko enborra zutik Duela [...]
Aitor Sarriegi, Tolosan kantuan Saio bakarra geratzen da GPuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaren aurretik, eta abenduaren 18an Donostian Illunben ariko direnen artean Aitor Sarriegi beasaindarra egongo da. Asteburu honetan jokatu dituzte finalaurrekoetako hiru saioetatik bi: Larunbatean Arrasaten Iker Zubeldia zegamarra eta Iban Urdangarin ataundarrra aritu ziren, eta igandean Tolosan Sarriegi eta Nerea Elustondo. Beasaindarrak ez bezala, gainerako goierritarrek ez dute finalerako txartelik lortu, baina Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko aukera izango dute, finalerdietako fasera igarotzea lortu dutelako. Zubeldia bosgarren sailkatu zen larunbatean, 465 punturekin, eta Urdangarin seigarren, 438 punturekin. Saioko irabazlea Beñat Gaztelumendi izan zen, 490,5 punturekin. Ohi bezala umore puntuan aritu zen bertsotan Zubeldia, Felix Zubiarekin batera zortziko handian ikusleen artean barrea eraginez, biak sekta bateko kide izanik bere buruaz beste zeinek lehenago egin batak bestari aukera emanez. Puntutako atalean ere zegamarra izan zen algara gehien sorrarazi zituena, eta Urdangarinekin batera kantuan, baita seiko motzean ere. Bigarren kartzelakoan, ordea, Zubeldiak ez zuen asmatu, eta Urdangarin txukun aritu zen. Ataundarra «gustura» agertu da egindako lanarekin, Euskal Herrikoan aritzeko txartela lortuta. Igandean, Tolosan, bigarren egin zuen Sarriegik, lehen kartzelakoan egindako potoa tarteko, 492 puntu eskuratuta. Elustondok, berriz, 468 puntu eta bosgarren postua lortu zituen. Saio hasierako kartzelakoan bertso ederrak abestu zituen [...]
Hiru kategoriatan banatu diztute sariak, munduko paisaiak, Euskal Herriko paisaiak eta Xabier Ormazabal saria sailetan banatuta; irabazleak Iruña, Tenerife, Logroño eta Bergarakoak...
Estanda Ordiziako neskek denboraldiko aurreneko porrota jaso dute asteburuan, Galiziako Valdetires Ferrol taldearen kontra. Etxekoak ez ziren jokoan eroso aritu, eta galiziarrek 5. minuturako aurrea hartu zuten markagailuan. Ordu laurdenaren bueltan, o...
Herrialde ezberdinetako artisauek jarritako postuez gainera, azokan musika ekitaldiak eta hitzaldiak izan dira.
Vietnamera eta Australiara egindako bi bidaiak izango ditu protagonista ''Urretxuar ibiltarien flaxak'', azken txanpan.
Gaur, azaroak 28, Chiapas: emakumeok aldarrikatzen, emakumeok eraikitzen lelopean hitzaldia izango da 19:00etan, Ormaiztegiko kultur etxean. Hitzaldia Concepción Suaréz Emakumeen Eskubideen Zentroko kideak emango du.
“Badago beste bizi bat eta merezi du. Kirolak ematen duen onura fisikoa eta psikikoa oso garrantzitsua da” Duela ia 12 urte bizitza aldatu zitzaion Andoni Aizpeolea zegamarrari: eskiatzen ari zela izan zuen istripuaren ondorioz, paraplegiko gelditu zen. Gurpildun aulkian mugitzen da. Azkenaldian, kirolean aurkitu du gozamena. Bizikletan eta palan aritzen da. Azaroaren lehenengo asteburuan izan ziren euriteen biharamunean joan gara (azaroak 7) Andoni Aizpeolearengana, Usurbilera. Errepidean nabarmenak dira euriteen ondorenak. Bere etxe azpiko taberna batean geldituta gaude. Tabernan sartu eta argirik ez dago. Argia kendu dutela esan digute tabernakoek. Gizon bat sartu da tabernan. Goierritarrakoak garen galdetu digute. Baietz, erantzun diogu. ‘Aizpe’-k ezin duela jaitsi eta etxera igotzeko enkarguarekin etorri da. Jakina, argirik ez dagoenez, igogailurik ez dabil eta Andoni Aizpeoleak ezin du kalera jaitsi. Etxera sartu eta hantxe aurkitu dugu Andoni Aizpeolea. Etxea egokituta duela berehala ohartu gara. Kafea prestatzen hasi da zegamarra. “Orain ikusiko duzue paraplegiko baten bizitza nolakoa den”, esan digu. Kafea nola prestatzen duen erakutsi digu. Sukaldea bere beharretara egokituta dauka. Kafe goxoa prestatu digu eta solasaldia hasi dugu. Igandean Behobia-Donostia lasterketa izango da. Iaz parte hartu zenuen hand-bikean edo eskuko bizikletan. Aurten ere ba al daukazu asmorik? Bai, eguraldia txarra ez bada behintzat. Iazko esperientzia [...]
Urbion mendia Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du asteburu honetarako. Iberiar Mendietan dagoen Urbion mendira igoko dira, Errioxa aldeko bidetik. Arrastakatik jakinarazi dutenez, «igotzeko ibilbide ohikoena Soria aldetik abiatzen dena da, ...
San Andres jaien barruan egiten duten Ormaiztegiko XXV. Odolki Lehiaketa Ormaiztegiko Murua harategiak irabazi du aurten. Odolki Lehiaketan zazpi harakinek parte hartu zuten igandean, Ormaiztegiko, Beasaingo, Ordiziako eta Arrasateko harakinek, hain zuzen. Epaimahia Juan Jose Lapitzek, Patxi Mendizabalek, Juan Manuel Garmendiak, Koldo Lasak, Luis Mokoroak, Pedro Ruizek, Alberto Busca Agirrek, Ormaiztegiko Kirol Elkarteko kideek eta Jubilatuen Elkarteko ordezkariek osatu zuten. Odolki denak probatu eta gero, saria herriko Murua harategiari ematea erabaki zuten. Gustura jaso zuten irabazleek saria. Aurten lehiaketa egiten hasi zirenetik 25 urte igaro dira, eta urteurren berezia denez, lehiaketaren sortzaileei, Juan Luis Unanuari, Joxe Muruari eta Joxe Antonio Galarragari omenaldia egin zieten. Oroigarri gisa, plaka bana eman zieten. Odolki Lehiaketaz gain, XIV. Odolki Osagaien azoka eta lehiaketa ere egin zituzten. Odolki Lehiaketako epaimahai bera aritu zen azokako produktuak baloratzen. Bost sari banatu zituzten. Txerri onenaren saria Ezkio-Itsasoko Urkulegi baserriak eskuratu zuen. Tipula onenaren saria Ormaiztegiko Udabarro baserriko Rafaela Peñagarikanori eman zioten, baita perejil eta oregano onenaren saria eta postu onenaren saria ere. Porru onena berriz, Gabiriako Agerre-Berri baserriko Maria Etxezarretak zeukan, epaimahaiko kideen iritziz. Sukaldaritza Lehiaketa Osagaitzat Ormaiztegiko odolkia duten plateren X. Sukaldaritza Lehiaketara hamar plater aurkeztu zituzten herritarrek. Epaimahaia Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak eta Beasaingo [...]
Biok Zerbitzuak taldeko mutilak garaipeniklortu gabe bueltatu dira Nafarroatik, Fundacion Ardoi taldearen kontra 69 eta 63 galdu eta gero. Ordiziarrak sendo atera ziren kantxara, eta aurreneko laurdenean, aurretik ziren (15-20). Bigarren laurdenean...
Pasa den larunbatean jokatu zuten Argi Berri elkarteko bazkideen arteko 34. mus txapelketa azkarra. Joxe Antonio Mujikak eta Txomin Garmendiak osatutako bikoteak jantzi zuen txapela, eta haiek ordezkatuko dute Argi Berri elkartea, Ordiziako elkarteen arteko txapelketan. Finalean, Patxi Tapia eta Bittor Puertas izan zituzten aurkari, eta horrenbestez, txapeldun orde izendatu zituzten. Lehiaren ondoren, bazkideen arteko afaria egin zuten.
Ostiralean, azaroak 25, emakumeen aurkako tratu txarren kontrako nazioarteko egunaren harira elkarretatzea izan zen; larubatean Eraldatzenezk, Berdintasunari buruzko IX. Foroa egin zuen....