Preso politikoen egoera kalera atera dute Legazpiko Elkartasun Astean
Kepa Solana eta Juani Delgado preso politiko legazpiarrek espetxean 20 urte bete dituzte aurten. 20 urte espetxean, 20 urte borrokan leloa hartuta, preso politikoei eta haien senideei elkartasuna agertzeko ekintza ugari egin dituzte aste honetan Legazpin. Asteazkenetik larunbatera, bideo emanaldia, hitzaldia, enkartelada, mendi martxa, bazkaria eta kontzertuak egin dituzte, besteak beste. Antolatzaileen balorazioa «positiboa» da. «Herria geldirik ez dagoela erakusteaz gain, presoen gaia aktualitate izatea» lortu dutela esan dute. Ekintzak «jendetsuak ez izanagatik ere, oso baliagarriak» izan direla nabarmendu dute. Zapatuan, esaterako, Oroitzapen Eguna egin zuten, eta antolatzaileek egun «borobila» izan zela diote. «Sekulako giroa egon zen» esan dute. Arranoaitzen talde argazki bat egin eta gero, Lakiolan, Ramon Gilen omenez jarritako oroigarriaren inguruetan, omenaldia egin zieten presoei eta hauen senideei. Atzetik, manifestazio bat eginez jaitsi ziren udaletxera. Ondorengo bazkarian 60 lagun batu ziren, eta une hunkigarriak ere izan ziren hemen, Kepa Solanaren semeak bere aitaren gutun bat irakurri zuenean, kasu. Gauean, azkenik, herriko bi taldek eta JoTaAkatu taldearen bertsioak egiten dituen lagun talde batek kontzertuak eskaini zituzten. Ertzaintzarekin ika-mika Astean zehar Ertzaintzarekin ika-mikak izan dituztela ere salatu dute Elkartasun Astearen arduradunek. «Ostiral arratsaldean, presoen argazkiak agertzen ziren kartel batzuk zeudela aitzakiatzat hartuz, polizia Arrano tabernan sartu zen». Iluntzeko elkarretaratzera ere [...]
Kepa Solana eta Juani Delgado preso politiko legazpiarrek espetxean 20 urte bete dituzte aurten. 20 urte espetxean, 20 urte borrokan leloa hartuta, preso politikoei eta haien senideei elkartasuna agertzeko ekintza ugari egin dituzte aste honetan Legazpin.
Asteazkenetik larunbatera, bideo emanaldia, hitzaldia, enkartelada, mendi martxa, bazkaria eta kontzertuak egin dituzte, besteak beste. Antolatzaileen balorazioa «positiboa» da. «Herria geldirik ez dagoela erakusteaz gain, presoen gaia aktualitate izatea» lortu dutela esan dute. Ekintzak «jendetsuak ez izanagatik ere, oso baliagarriak» izan direla nabarmendu dute. Zapatuan, esaterako, Oroitzapen Eguna egin zuten, eta antolatzaileek egun «borobila» izan zela diote. «Sekulako giroa egon zen» esan dute. Arranoaitzen talde argazki bat egin eta gero, Lakiolan, Ramon Gilen omenez jarritako oroigarriaren inguruetan, omenaldia egin zieten presoei eta hauen senideei. Atzetik, manifestazio bat eginez jaitsi ziren udaletxera. Ondorengo bazkarian 60 lagun batu ziren, eta une hunkigarriak ere izan ziren hemen, Kepa Solanaren semeak bere aitaren gutun bat irakurri zuenean, kasu. Gauean, azkenik, herriko bi taldek eta JoTaAkatu taldearen bertsioak egiten dituen lagun talde batek kontzertuak eskaini zituzten.
Ertzaintzarekin ika-mika
Astean zehar Ertzaintzarekin ika-mikak izan dituztela ere salatu dute Elkartasun Astearen arduradunek. «Ostiral arratsaldean, presoen argazkiak agertzen ziren kartel batzuk zeudela aitzakiatzat hartuz, polizia Arrano tabernan sartu zen». Iluntzeko elkarretaratzera ere bertaratu ziren ertzainak, «eta bi pertsona identifikatu zituzten». Antolatzaileek esan dutenez, «kontzentraziorako bai, baina enkartelada egiteko baimenik eskatu ez zela argudiatuz, identifikatutako bi pertsona horiei ziurrenik isunen bat iritsiko zaiela esan zuten».
Antolatzaileen arabera, «Keparen, Juaniren eta Josebaren argazkiak eramateagatik terrorismoari gorazarre egitearen delitua leporatzea ere posible zela esan zuten poliziek». Argazkiak ere eraman zituzten.