Atzo arratsaldean bukatu zuten 2011ko D’elikatuz Bizi jardunaldia, Katxalin elkarteari emandako sariarekin. D’Elikatuz zentroaren urteko azken ekintza izan da emakumezkoentzat antolatu duten bizitza estilo osasuntsuen inguruko saioa. Bertan...
Ampo Ordiziaren lehen taldeak atseden hartuko du asteburuan, eta bigarren taldeari utziko dio tokia. Ordiziarrek, Baztanen kontra jokatuko dute, Nafarroan. Partida bihar izango da, 15:30ean. Alvaro Etxezortuk eta bere mutilek, partida gogorra eta fisik...
Txistu kontzertuak Eguberriei lotutako emanaldien egitarau zabalgo bati emango dio hasiera; kontzertuak eskainiko dituzte baita Irimo Azpi abesbatzak, musika bandak, eta Goiargi...
Eizu Gaztelekuak eta Beasaingo Udalak Gabonetarako gazteentzat antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko izen emate epea astelehenean amaituko da. Izena udaletxean eman behar da, edo gazteria@beasain.net helbidera mezua bidalita.
Urretxun alde zaharreko giroa suspertu nahi dute tabernariek, horretarako egitarau oparoa eta anitza antolatu dute asteburu honetarako.
Urretxuk hiru ordezkari izango ditu final hauetan, Apaolaza, Alberdi eta Erostarbe; finalak jubenilen mailan neurtuko dira banakako eta bikotekako modalitateetan, 11:00etatik aurrera.
Euskaditarrak 2 taldearentzat izan da lehen edizio honetako sari nagusia; guztira 156 gaztetxok hartu dute parte, eta aurreikuspenak guztiz bete direnez...
Ataun Kirol Elkarteak, 2012ko mendiko federatu txartela egin edo berritzeko aukera emango du datozen egunetan. Horretarako, Aizkoate Kultur Elkartera jo behar da, astelehenean edo asteartean (hilak 19 eta 20), 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Gaur egun osoan zehar, presoekiko elkartasuna adierazteko baraualdia egingo du udal gobernuak; horrekin batera urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziorako deia...
Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi Faseka faseka sailkatuta, eta bi saio eginda iritsi dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarrak. Edozein momentutan txapelketatik kanpo geratzeko pertzepzioa izan du Apalategik oholtzara igo den bost alditan, eta fasez fase sailkatuta, pausoka-pausoka iritsi da finalera. Igandeko kantaldira begira ere, berdina pentsatzen du: «Badakit egin dezakedala, baina badakit baita posible dela erortzea. Eta orain ere berdin. Orain arte mailara egokitu gara eta ikusiko dugu igandean zer gertatzen den». Sarriegiri gehien kostatu zaiona «tenperatura hartzea» izan da. Final laurdenetako saioetan «engantxatu» da txapelketara, bai kantuan aritzeko eta baita lagunen eta gainerako bertsolarien lanari jarraipena egiteko ere. Txapelketan, orain arte, «irregular» aritu dela esan du, baina ale onak ere utzi dituela, eta igandean horiek errepikatzeko asmoa du. Finala Donostian da etzi, Illunbe zezen plazan, eta Apalategi eta Sarriegirekin batera Unai Agirre, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Jexus Mari Irazu, Jon Martin eta Agin Rezola ariko dira lehian. Bertsolariak 16:00ak aladera hasiko dira kantuan, eta 20:30ak aldera jakingo da zein den aurtengo Gipuzkoako txapelduna. Orain arte egindakoari buruz galdetuta, helburua faseak gainditzea izan da Apalategirentzat. Maiatzaren 15ean Lezon egindako saioa «oso txarra» izan zela gogoan du: «Oso urduri aritu nintzen eta bi errima [...]
Ostadar dantza taldeak bihar egingo du Gabonetako saioa. 18:30ean, Hator-hartor dantzatuko dute liburu eta disko azokan, Iruñako Arrotxapeako erraldoiekin batera. 20:00etan, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako dantzak egingo dituzte Usurbe antzokian...