Hamargarrenez elkarrekin
Usurbeko erakusketa gelan ikusi daitezkeen lanetako batzuk Batak bestearengandik ikasteko helburuarekin elkartu dira aurten ere Goierriko artistak. Urtean zehar egindako bina lan hartu eta erakusketa antolatu dute, hamargarren aldiz. Urteurrena ospatzeko, bitan banatu dute erakusketa: Artista bakoitzaren lan bat Usurbe antzokiko erakusketa aretoan ikusi daiteke, eta beste bat Igartza jauregian. Guztira, 34 artista goierritarrek parte hartu dute aurtengo topaketan, eta denetariko lanak ikusteko aukera dago. Eli Agirre izan da erakusketa antolatzeaz arduratu denetako bat, eta berak azaldu duenez, «estilo ezberdinetako lanak ikusi daitezke: errealistak, figuratiboak, abstraktuak, kontzeptualak… Koadroak ez ezik, eskulturak ere badaude bi erakusketetan». Lan bakoitzarekin artista bakoitzak mezu bat zabaltzen duela esan dute hainbat parte hartzailek, eta hala, estilo eta obra adina mezu, irudi, paisaia, elementu eta gai landu dituzte Goierriko artistek. Izan ere, adin eta herri ezberdinetako artistak elkartzen dira urtero topaketan parte hartzeko, norbera bere estiloarekin, eta aniztasun hori bera da erakusketaren ezaugarri nagusia. Aniztasun hori baliatuz, elkarrengandik ikasteko aukera ere badute, eta hori izaten da erakusketa antolatzeko arrazoi nagusia. Antolatzaileen hitzetan, erakusketa «artea lantzeko eremu kolektibo» bihutzen da, bakoitzaren estilotik at dauden bestelako teknikak eta ideiak ikasteko eta barneratzeko. Beteranoei omenaldia Urteurrenaren aitzakian, bi erakusketa antolatzeaz gain, Goierriko artista beteranoei omenaldia ere egin diete gainerako [...]
Batak bestearengandik ikasteko helburuarekin elkartu dira aurten ere Goierriko artistak. Urtean zehar egindako bina lan hartu eta erakusketa antolatu dute, hamargarren aldiz. Urteurrena ospatzeko, bitan banatu dute erakusketa: Artista bakoitzaren lan bat Usurbe antzokiko erakusketa aretoan ikusi daiteke, eta beste bat Igartza jauregian.
Guztira, 34 artista goierritarrek parte hartu dute aurtengo topaketan, eta denetariko lanak ikusteko aukera dago. Eli Agirre izan da erakusketa antolatzeaz arduratu denetako bat, eta berak azaldu duenez, «estilo ezberdinetako lanak ikusi daitezke: errealistak, figuratiboak, abstraktuak, kontzeptualak… Koadroak ez ezik, eskulturak ere badaude bi erakusketetan».
Lan bakoitzarekin artista bakoitzak mezu bat zabaltzen duela esan dute hainbat parte hartzailek, eta hala, estilo eta obra adina mezu, irudi, paisaia, elementu eta gai landu dituzte Goierriko artistek. Izan ere, adin eta herri ezberdinetako artistak elkartzen dira urtero topaketan parte hartzeko, norbera bere estiloarekin, eta aniztasun hori bera da erakusketaren ezaugarri nagusia. Aniztasun hori baliatuz, elkarrengandik ikasteko aukera ere badute, eta hori izaten da erakusketa antolatzeko arrazoi nagusia.
Antolatzaileen hitzetan, erakusketa «artea lantzeko eremu kolektibo» bihutzen da, bakoitzaren estilotik at dauden bestelako teknikak eta ideiak ikasteko eta barneratzeko.
Beteranoei omenaldia
Urteurrenaren aitzakian, bi erakusketa antolatzeaz gain, Goierriko artista beteranoei omenaldia ere egin diete gainerako kideek. «Artearen munduan izan duten ibilbidea eta Goierriko Artisten Topaketa antolatzeko izan zuten iniziatiba kontuan hartuta» prestatu zuten omenaldia, bi erakusketen inaugurazio ekitaldiaren barruan egin zutena. Jokin Telleria, Jesus Lopez Zulueta eta Joxemari Telleria izan dira gainerako artisten omenaldia jaso dutenetako batzuk.
Urteurrenaren barruan, momentuz, beste ekintzarik ez dutela egingo esan dute, «erakusketak antolatzea nahikoa lan» badela esan baitute. Hala ere, erakusketen inaugurazioarekin batera, afaria egin zuten artista guztiek, eta urtean zehar ere egiten dituzte elkarren berri izateko jarduera eta bazkari gehiago. Halakoetan, artea izaten da hizketagai nagusia, beti ere jakintza zabaltzeko asmoarekin.
Hilaren 30era arte
Goierriko artistek elkarlanean jarri dituzten bi erakusketak abenduaren 30era arte ikusi ahalko dira. Usurbe antzokiko erakusketa aretoa 19:00etatik 21:00etara egoten da irekita, eta Igartza jauregia 18:00etatik 20:00etara.