Urtarrilaren 7ko Bilboko manifestaziora joateko deia egin dute Legazpin
Atzo iluntzean prentsa agerraldia egin zuten hainbat eragilek eta norbanakok Legazpin. Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin zuten bertan. «Asko dugu egiteko, baina ez da gutxi egin duguna», esan dute. «Azken hilabe...
Atzo iluntzean prentsa agerraldia egin zuten hainbat eragilek eta norbanakok Legazpin. Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin zuten bertan.
«Asko dugu egiteko, baina ez da gutxi egin duguna», esan dute. «Azken hilabeteotako elkarrizketa saioek eta gauzatu diren akordio eta ebazpenek gatazkaren konponbiderako inarriak marraztudizkigute. Bidea egiten dihardugu beraz, poliki-poliki, geltokiz-geltoki». Esan zutenez, «hamarkadetan luzatu den gatazka politikoari irtenbide justu bat aurkitzeko eginahalaren fruituak ikusten ari gara».
Presoen egoera agenda politikoan dagoena esan zuten, eta ildo horretan, munduan zeharreko gatazka ezberdinetan presoen aferari emandako irtenbideetatik «ikasgaiak atera» daitezkeenaren ustea agertu zuten.
Euskal preso politikoak, gatazka horren «ondorioetan» kokatu zituzten, espetxe politika konponbidearen gakoetara «ekarri» behar dela nabarmenduz. Presoak Euskal Herrira ekartzea, 197/06 doktrina bertan behera uztea, zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak aske uztea, Frantziar estatuan «ezartzen den bizi osorako zigorra» bertan behera uztea eta gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea dira aurkezpenean, Bilboko manifestaziorako deiarekin batera, egin zituzten aldarrikapenak.
Egoera hau aldatzeko, jendearen inplikazioa «garrantzitsua»” dela esan zuten.
Manifestaziorako autobuserako izena Karibe Zaharra, Kukue eta Arrano tabernetan eman daiteke.