Urteko azken feria berezia egingo dute asteazkenean
Eguberrietako egitarauaren barruan, urteko azken feria berezia egingo dute Ordizian: Gabonetakoa. Asteazken goizeko bederatzietatik aurrera egingo dute. Urtero bezala, fruta eta barazkiez gain, animalien eskaintza zabala izango da bertan. Beti Alai pil...
Eguberrietako egitarauaren barruan, urteko azken feria berezia egingo dute Ordizian: Gabonetakoa. Asteazken goizeko bederatzietatik aurrera egingo dute. Urtero bezala, fruta eta barazkiez gain, animalien eskaintza zabala izango da bertan. Beti Alai pilotalekuan, kapoi, antzar eta indioilarren erakusketa jarriko dute. Kanpoko pilotaleku estalian berriz, oreinak, pottokak, astoak eta bigantxak izango dira, besteak beste. Garagartza plazan, errezil sagarren eta fruitu lehorrak jarriko dituzte. Asteroko azokako postuak eta artisauenak ere ez dira faltako. Ordiziara joateko asmoa dutenei, garraio publikoa erabiltzeko deia egin diete. Aparkalekuak, Urdaneta ikastetxean, Oianguren Institutuan, Mallutz Industrialdean, Trevijano zelaian eta San Bartolome eta San Joan auzoetan jarriko dituzte.